Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Orain dela hamabost egun Mamoxarroak tailerra egin zuten interpretazio zentroan. IGARTUBEITI
'San Martin Txiki eta Jentilak' tailerra asteburu honetan Igartubeiti museoan

'San Martin Txiki eta Jentilak' tailerra asteburu honetan Igartubeiti museoan

Bihar arratsaldeko 16:30ean egingo da eta 6-11 urte bitarteko haur eta beraien familiei zuzenduko da

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 26 de febrero 2021, 00:08

Betiko martxa hartzen ari dira berriro ere Igartubeiti baserri museoan, eta orain dela bi aste egin zuten bezala, oraingoan ere familiei zuzendutako tailer berri batekin datoz asteburuari begira.

Mundua hasi zenean... Pirineoetan zehar hainbat kontakizun zeuden, ulergaitzak ziren historioei irtenbidea bilatzeko. Euskal Herrian ere baziren hauetako istorioak noski eta hauei helduko diete larunbatean arratsaldean ospatuko duten 'Mundua hasi zenean: San Martin Txiki eta Jentilak' tailer didaktikoarekin.

«Garia ereiteko unea gerturatzen ari da. Ba al dakizue zein izango den hizpide izango dugun kontakizuna? San Martin txiki ezagutzen al duzue?» luzatzen dute museotik galdera. Eta honi erantzuna emango diote larunbatean arratsaldeko 16:30etik 18:30era bitartean Museoko Interpretazio Zentroan aurrera eramango den tailerrean.

Tailer honetan sei eta hamaika urte bitarteko haurrek eta beraien familiek parte hartzeko aukera izango dute, aurretik izena eman beharko dutelarik. Pandemiaren egoera dela eta edukiera mugatua izango da eta ekintza honetan hamalau lagunek gehienez parte hartu ahal izago dute. Prezioa, besteetan bezala 3 euro laguneko izango da, beti ere Famili Txartelarekin deskontuak egingo direlarik

Izena emateko bi aukera daude: igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi edota 943 72 51 07 telefono zenbakira deitu. Egoera berrietara eta haurren eta familien beharretara egokitutako tailerra izanik, kopurua mugatua izateaz gain, pertsonen arteko distantzia bermatua egongo da eta gel hidroalkoholikoaren erabilpena beharrezkoa izango da.

Erakusketaren amaiera

Abuztuaren 30ean zabaldu zen eta igande honetan, otsailak 28, 'Mundua hasi zenean... Pirinioetako mito eta kondairak' erakusketari amaiera emango zaio.

Erakusketa lau hizkuntzatan dago egina: gaztelera, katalana, euskara eta frantzesa. Ikus-entzunezko muntaketa da, haranetan eusten den ahozko ondarearen aniztasuna eta era berean Pirinioetako kultur batasun ukaezina erakusten duena.

Rigloseko Erraldoiaren magia Escalete Arroilan, Ayerbeko Urrezko Zezenaren misterioa, Abeliou, Pirinioetako eguzkiaren Jainko txundigarria, San Martin Txikiren azkartasuna Basajaunaren kontra edo Tabaceko kobako Maladona ezagutzeko aukera ematen digu Interpretazio zentroko gela zabalean dagoen erakusketa honek.

Azalpenezko formatuari dagokionez eta Covid 19aren segurtasun neurriak ezarriz, mugikorretan deskargatu daitezkeen ikus-entzunezko baliabideak ditugu erakusketa honetan, bisitari bakoitzak aukeratutako hizkuntzan bakarka ikusi eta entzun ahal izateko.

Horrela, gelan zehar mahai desberdinetan kokatuta daude informazio panelak, bakoitzean QR kode bat topatzen dugularik. Kodea mobilarekin eskaneatu eta estekan sartuz aurkituko ditugu azalpenak, aurretik izan bezala lau hizkuntzen artean aukeratu ahal dugularik: gaztelera, katalana, euskara eta frantzesa.

Patrim sareak koproduzitutako egitasmoa da hau. Igartubeiti, Pirinioetako ondarearen museoek, ekomuseoek eta interpretazio-zentroek osatzen duten mugaz gaindiko sare honetako partaide da. Emaitza, ipuin eta kondairen bitartez, Pirinioetako ahozko tradizioaren aberastasun aparta ezagutzeko gonbidapena da ekartzen digutena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'San Martin Txiki eta Jentilak' tailerra asteburu honetan Igartubeiti museoan