Medikuetxeako bigarren solairuan gimnasioa jarriko da martxan. GALILEA
Ezkio-Itsaso

Medikuetxeako bigarren solairuan gimnasioa jarriko da irailean martxan

Irailean hezitzaile bat egongo da goiz eta arratsaldez eta erabilera doakoa izango da; urritik aurrera bazkide izan beharko da

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Jueves, 4 de agosto 2022, 00:00

Fase desberdinetan banaturik, obra handia egingo da herriko Medikuetxea eraikuntzan. Momentu honetan honen zatitxo bat erabilgarri dago, orain dela hilabete batzuk eskolako haurrek jostuna ... eta arotza tailerrak bertan kokatu eta espazio hau aprobetxatzen dutelarik. Honetaz gain aspalditik ere komuna publikoak daude zabalik; eta irailari begira, bigarren solairuan, gimnasioa jarriko da martxan.

Publicidad

Medikuetxe-zahar eraikineko bigarren solairuan gimnasio eta dutxak egokitu dira dagoeneko, eta honako hau kirol tresneriaz hornituta dago. Udalak behin betiko erabilera arautegi bat osatu nahi du baina aurretik, interesatuek instalakuntzak eta zerbitzua ezagutu ditzaten, irailean zehar hezitzaile bat egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez 9:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara ordutegian. Hilabete horretan zehar gimnasio zerbitzua doan izango da.

Hilabeteko frogaldia egin ondoren, urritik aurrera zerbitzua abian jarriko da eta gutxi gorabeherako hiru hilabeteko epealdian eta Udalak adierazten duen ordutegian hezitzailea lanean jarraituko du. Beraz urritik aurrera zerbitzua erabiltzeko kide izan beharko da eta Udaletxean eskaera aurkeztu eta ezarritako tasa ordaindu beharko da. Hasiera batean kide izateko lehentasuna Ezkio-Itsasoko udal erroldan altan dauden bizilagunek izango dute.

Gimnasioaren sarrera, giltza elektroniko bezala funzionatzen duen txartel fisikoaren bitartez egingo da, eta txartel horrekin gune horretara bakarrik sartu ahal izango da.

Ordutegiari dagokionez ez dago inongo mugarik, beraz astelehenetik igandera egun guztietan zehar irekita egongo da.

Publicidad

Arau batzuk

Udaletik arau xume batzuk luzatu nahi izan dituzte, gimnasioaren erabilera egokia izan dadin. Horrela, jarri diren makinen erabilerarekin lotutako kirol jarduerak baino ez dira onartuko gimnasioan; gimnasio aretoan derrigorrezkoa izango da kirol jantziak erabiltzea; 16 urtetik beherakoek ezingo dituzte musklulazio makinak erabili, ezta heldu batek lagunduta ere; erabiltzaile guztiek izerdia kentzeko beren toalla eramango dute, eta ariketak amaitutakoan, jarlekuak, makinak eta zorua garbitzeko dagoen materiala erabili beharko dute; dutxak erabili ezkero, gero txukun utzi beharko da.

Bestetik, derrigorrezkoa da gimnasio denbora guztian jantzita egotea, hau da, ezin da kamiseta kendu; ariketak amaitutakoan erabilitako materiala ordenatuta utziko da; eta ezingo da gelatik materiala atera.

Publicidad

Prezioak

Urritik aurrera gimnasioa erabiltzeko bazkide izan beharko da eta ordaindu beharreko prezioak ondorengoak izango dira: 16 urtetik gorakoak 100 euro urteko bonoa eta 55 euro sei hilabetekoa; senar-emazteak eta harreman parekidekoak, 180 euro urtekoa eta 100 euro sei hilabetekoa; familia (gurasoak eta ume bat) 240 euro urtekoa eta 135 euro sei hilabetekoa; eta azkenik, familia (gurasoak eta bi ume edo gehiago dituztenek) 280 euro urtekoa eta 160 euro sei hilabetekoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad