![Medikuetxeako bigarren solairuan gimnasioa jarriko da irailean martxan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/31/media/cortadas/75971063-U30953717976bD-U1701108958360h4C-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Medikuetxeako bigarren solairuan gimnasioa jarriko da irailean martxan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/31/media/cortadas/75971063-U30953717976bD-U1701108958360h4C-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 30 de agosto 2022
Medikuetxea eraikuntzak, jakina denez, aldaketa ugari izan ditu azken urteetan hau guztiz berritu delarik, erabilera anitzetarako eraikuntza batean bilakatuz. Gaur egun honen zatitxo bat erabilgarri dago, herri eskolako haurrek jostuna eta arotza tailerrak bertan kokatu baitituzte, eta komuna publikoak ere erabilgarri daude. Honetaz gain, bihartik aurrera (irailan) bigarren solairuan kokatu den gimnasioa jarriko da martxan, lehenengo hilabetean erabilera doakoa izango delarik.
Gimnasioa eta dutxak egokitu dira Medikuetxeako bigarren solairuan dagoeneko, eta honako hau kirol tresneriaz hornituta ere badago . Udalak behin betiko erabilera arautegi bat osatu nahi du baina aurretik, interesatuek instalakuntzak eta zerbitzua ezagutu dezaten, irailan zehar hezitzaile bat egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez 9:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara; irailan zehar gimnasio zerbitzua doan izango da.
Hilabeteko frogaldia egin ondoren, urritik aurrera zerbitzua abian jarriko da eta hiru hilabeteko epealdian eta Udalak adierazten duen ordutegian hezitzailea lanean jarraituko du. Hori bai, urritik aurrera zerbitzua erabiltzeko kide izan beharko da eta Udaletxean eskaera aurkeztu eta ezarritako tasa ordaindu beharko da. Printzipioz, gimnasioko kide izateko lehentasuna Ezkio-Itsasoko udal erroldan altan dauden bizilagunek izango dute. Gimnasioaren sarrera, giltza elektroniko bezala funzionatzen duen txartel fisikoaren bitartez egingo da, eta txartel horrekin gune horretara bakarrik sartu ahal izango da. Ordutegiari dagokionez ez dago inongo mugarik, beraz astelehenetik igandera egun guztietan zehar irekita egongo da.
Udaletik arau xume batzuk luzatu dituzte, gimnasioaren erabilera egokia izan dadin. Horrela, jarri diren makinen erabilerarekin lotutako kirol jarduerak baino ezdira onartuko gimnasioan; gimnasio aretoan derrigorrezkoa izango da kirol jantziak erabiltzea; 16 urtetik beherakoek ezingo dute musklulazio makinarik erabili, ezta heldu batek lagunduta ere; erabiltzaile guztiek izerdia ken-tzeko beren toalla eramango dute, eta ariketak amaitutakoan , jarlekuak, makinak eta zoruagarbitzeko dagoen materiala erabili beharko dute; dutxak erabili ezkero gero txukun utzi beharko da.
Derrigorrezkoa da gimnasio denbora guztian jantzita egotea, hau da, ezin da kamiseta kendu.; ariketak amaitutakoan erabilitako materiala ordenatuta utziko da; eta azkenik, ezingo da gelatik materiala atera.
Urritik aurrera, esan bezala, gimnasioa erabiltzeko bazkide izan beharko da eta ordaindu beharreko kuotak ondorengoak izango dira: 16 urtetik gorakoak 100 euro urteko bonoa eta 55 euro sei hilabetekoa; senar-emazteak eta harreman parekidekoak, 180 euro urtekoa eta 100 euro sei hilabetekoa; familia (gurasoak eta ume bat dutenak) 240 euro urtekoa eta 135 eurosei hilabetekoa; eta azkenik, familia (gurasoak eta bi ume edo gehiago dituztenek) 280 euro urtekoa eta 160 euro sei hilabetekoa ordainduko dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.