Lehenengo hilabetea doakoa izango da herritarrek instalakuntza berriak frogatzeko aukera izan dezaten.
Ezkio-Itsaso

Medikuetxeko gimnasio berria astelehenean martxan

Urriaren 7tik aurrera zerbitzua erabiltzeko kide izan beharko da eta udaletxean eskaera aurkeztu beharko da

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 9 de septiembre 2022, 22:41

Medikuetxe-zahar eraikineko bigarren solairuan gimnasioa egokitu delaren berri izan genuen udan eta egun gutxi batzuk falta dira honek martxa hartzeko. Interesatuek instalakuntzak eta zerbitzua ezagutu ditzaten, irailaren 12tik (datorren astelehena) urriaren 7ra hezitzaile bat egongo da astelehen, asteazken eta ostiraletan goizez 9:00etatik 12:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara; gimnasio zebitzua dohainik izango da.

Publicidad

Urriaren 7tik aurrera zerbitzua erabiltzeko kide izan beharko da eta udaletxean eskaera aurkeztu beharko da. Kide izateko lehentasuna Udal erroldan altan dauden bizilagunek izango dute.

Prezioak

Kide izateko prezioak ondorengoak dira: 16 urtetik gorakoak 100 euro urteko bonoa eta 55 euro sei hilabetekoa; senar-emazteak eta harreman parekidekoak, 180 urtekoa eta 100 euro sei hilabetekoa; familia (gurasoak eta ume bat dutenak) 240 euro urtekoa eta 135 euro sei hilabetekoa; eta azkenik, gurasoak eta bi ume edo gehiago dituztenek 280 euro urtekoa eta 160 euro sei hilabetekoa ordainduko dituzte.

Arauak

Udaletik arau xume batzuk luzatu dituzte, gimnasioaren erabilera egokia izan dadin. Horrela, jarri diren makinen erabilerarekin lotutako kirol jarduerak baino ezdira onartuko gimnasioan; gimnasio aretoan derrigorrezkoa izango da kirol jantziak erabiltzea; 16 urtetik beherakoek ezingo dute musklulazio makinarik erabili, ezta heldu batek lagunduta ere; erabiltzaile guztiek izerdia kentzeko beren toalla eramango dute, eta ariketak amaitutakoan , jarlekuak, makinak eta zoruagarbitzeko dagoen materiala erabili beharko dute; dutxak erabili ezkero gero txukun utzi beharko da.

Bestetik, derrigorrezkoa da gimnasio denbora guztian jantzita egotea, hau da, ezin da kamiseta kendu.; ariketak amaitutakoan erabilitako materiala ordenatuta utziko da; eta azkenik, ezingo da gelatik materiala atera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad