Borrar
Joxe Ugartebururentzat Ezkioko eliza aurreko plaza oso berezia da, han egin zuen aizkorarekin bere lehen saioa. Lobo Altuna
90 urte zurekin | Ezkio-Itsaso

«Mendia maite dugunontzat paradisua da Ezkio-Itsaso»

Joxe Ugarteburu. Pagoaga baserrian jaiotako aizkolari ohiak basoa izan du ogibide, bidelagun eta gozagarri gaztea zenetik gaur egun arte

Domingo, 10 de noviembre 2024, 06:48

M

endia maite dutenen paradisua da Ezkio-Itsaso Joxe Ugartebururen hi-tzetan. Kizkitza, Atxurza eta Izazpiko inguruak dira bere toki kutunenak. «Azken horren tontorretik Zumaia ere ikusi daiteke», azaltzen du Gipuzkoako mapan txikienen artean dagoen herri honen bizilagunak. Ezkioko Pagoaga baserrian jaio zen 1956 urtean eta haren ondoan eraikitako etxean bizi da gaur egun emaztearekin, alabarekin eta haren familiarekin. Pozik erakusten dizkio inguruko edertasunak hiru urteko iloba txikiari.

Baina askok beste baserri bat izango dute gogoan Ezkio-Itsaso aipatzerakoan, Igartubeiti, euskal baserriaren Urrezko Aroaren erakuslea. XVI. mende erdialdean eraiki zen eta 1992 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi eta zaharberritu zuen, baserri-museoan bihurtuz.

Honekin batera, badaude beste hainbeste altxor Ezkion eta Itsason: inguruan baserri asko dituzten bi herrigune, auzolanean aurrera ateratako ekimen ugari y Joxe Ugarteburuk hainbeste maite duen basoa. Ogibide, bidelagun eta gozamenerako tokia izan da beretzat mendia. «Gazte nintzela hasi nintzen basoan lanean, 30 urte inguru pasa nituen egurra ateratzen», gogoratzen du. «Gero, gauzak aldrebestu eta fabrikara lanera joan behar izan nuen, Aristrainen eskoriak garraiatzen aritu nintzen eta zorionez, bertan jubilatzeko aukera izan nuen», azaltzen du.

Aizkolaritza bere pasio handienetarikoa izan da. Ramon Iurrebasoren (Zumarragako aizkolari ospetsua) eta Aranburu anaien laguntzarekin eman zituen lehen pausoak. Egurra kargatzera joaten zen Iurrebaso beregana, erakustaldietan parte hartzen zuen eta berarekin joatea eskaini zion. Hamazazpi urte zituenean lehen txapelketan parte hartu zuen, hirugarren geratu zen eta horrek aurrera jarrai-tzeko bultzada eman zion. Orduz geroztik, plaza ugarietan ibili da Ugarteburu. Azken lehia Sunbillan egin zuen pasa den abuztuan Anjel Arrospiderekin, Larretxea eta Juanarenaren kontra. «Hantxe esan genuen azkena izango zela eta hitzari eutsiko diogu», dio. Aizkora munduan jarraitzen du, bultzatzaile eta laguntzaile lanetan. Entrenatzaile gisa ere badabil, Azpeitiko Mikel Larrañagarekin eta Ezkioko Unai Etxeberriarekin, azken hau Osinalde baserriko 18 urteko gaztea da.

Joxe Ugarteburuk ilusioz bizi ditu hauen urratsak eta bere garaikoak gogora ekartzen dizkiote maiz. Bere urte loriatsuetan hirugarren eta bigarren mailako txapelketak irabazi zituen eta lehenengo mailan hirugarren postua lortu zuen bitan. Ugarteburuk baditu munduko bi txapel etxean. Nazioarteko txapelketan parte hartzeko aizkolari euskaldunek Australiara egindako lehen bidaian parte hartu zuen, Arria eta Mindegiarekin. Hurrengo urtean, Donostiako Belodromoan egin zen txapelketa bera. Bietan gailendu ziren.

Hori guztiagatik eta gehiagogatik, 2019 urtean Ezkion omenaldia egin zioten.

EZKIO-ITSASO

Comarca:

Alto Urola

Habitantes:

627

Euskaldunes (2021):

83,57 %

29,54 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

7,0 %

Renta personal (2021):

27.158 €

Altitud:

220 m.

Superficie:

2.122 Ha

EZKIO-ITSASO

Alto Urola

Comarca:

Habitantes:

627

Euskaldunes (2021):

83,57 %

29,54 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

7,0 %

Renta personal (2021):

27.158 €

Altitud:

220 m.

Superficie:

2.122 Ha

EZKIO-ITSASO

Comarca:

Alto Urola

Habitantes:

627

Euskaldunes (2021):

83,57 %

29,54 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

7,0 %

Renta personal (2021):

27.158 €

Altitud:

220 m.

Superficie:

2.122 Ha

EZKIO-ITSASO

Comarca:

Alto Urola

Habitantes:

627

Euskaldunes (2021):

83,57 %

29,54 hab/Km2

Densidad población:

Tasa de paro (2022):

7,0 %

Renta personal (2021):

27.158 €

Altitud:

220 m.

Superficie:

2.122 Ha

Horrelakoa da nire herria

- – Nolakoa da Ezkio-Itsaso?

– Berdea eta paketsua.

- – Zer da Ezkio-Itsason bizi-tzearen onena?

– Mendia eta giroa.

- - Gutxien gustatzen zaizuna?

– Baserriak husten doazela ikustea. Bultzada bat behar dute, gazteak bertan bizitzen jarraitzeko eta herriari bizia emateko. Abiadura handiko trenaren etorrera dela eta ez dela, beheko zonaldea ere aldrebesten ari zaigu... ea zer ateratzen den hortik.

- – Herriko txokoren bat aukeratu beharko bazenu?

– Kizkitza, Atxurza, Izazpi eta Ezkioko eliza aurreko plazatxoa, nire lehen aizkora saioa han egin nuen.

(40 de 88)

Hurrengo igandean... Gabiria

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Mendia maite dugunontzat paradisua da Ezkio-Itsaso»