!['Eko moda: autobus ehunez egindako diseinuak' museoan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/09/media/cortadas/77869030--1248x780.jpg)
!['Eko moda: autobus ehunez egindako diseinuak' museoan](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/09/media/cortadas/77869030--1248x780.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
EZKIO-ITSASO.
Miércoles, 9 de noviembre 2022, 00:12
Jasangarritasuna ardatz duten jarduerak antolatu ditu Igartubeiti Baserri Museoak, Ondarearen europako jardunaldien barne. Hauen artean, 'Eko-moda: Autobuseko ehunekin egindako diseinuak' erakusketa abian da eta maiatza arte izango dugu ikusgai interpretazio zentroan.
Autobus-ehunez moda egin daiteke? Horixe da Igartubeiti baserri museoko 'Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak' erakusketa berriak azaltzen duena. Ondarearen Europako Jardunaldiekin, 'Ondarea loratuz, gozatu!' leloari jarraituz, jasangarritasuna du ardatz erakusketa honek, museoarentzako gai nagusietako baten, jasangarritasunaren ikuspegitik gizartea eraldatzeko praktika baita.
Ingurumenaren eta gizartearen iraunkortasunaren aldeko apustua egiten duten ekimenak gero eta gehigo dira. Sektoreen arteko lankidetza ere funtsezkoa da ekonomia zirkularrago baterantz eta gure ingurunearekiko begirunetsuago baterantz aurrera egiteko.
'Eko-moda: autobus ehunez egindako diseinuak' erakusketa, Irizar garraio-enpresak, Emausek eta KOTOI marka-etxeak ehun-hondakinei bizitza berri bat emateko hasitako bidearen erakusgarri da, gaur egungo diseinuko modako jantzi berrietan eraldatuz.
Erakusketaren diseinua jasangarritasunaren erakusgarri ere bada, baserritik bertatik berrerabilitako materialekin girotu baita. Bertan, birziklatutako materialez eta baserriko elementu berrerabiliez osatutako hiru ingurunetan barrena egindako ibilbidean, Fanny Alonso diseinatzaileak sortutako jantziak aurkezten dira, baita Kotoi markak egindako janzkera tradizionalaren osagarriak eta berrinterpretatutako beste jantzi batzuk ere.
Erakusketa hau museoko Interpretazio zentroan kokatuta dago eta maiatzaren bukaera arte izango dugu bertan ikusgai.
Erakusketa honen inguruan eta gaiarekin lotuta, tailer desberdinak antolatu dira orain arte museoan, batzuk familientzat eta beste batzuk helduei zuzendutakoak. Aurrera begira familiei zuzendutako beste bat du Igartubeitik bere egitarauan, hau azaroaren 19an egingo delarik.
'Zure estutxea egin ehun hondakinekin!' famili tailerra izango da larunbata horretan arratsaldeko 16:30etik aurrera ospatuko dena. Baserrien iraunkortasuna ezagutu ondoren, Irizarren ehun-hondakinak erabiliz, sagar formako estutxe bat sortuko dute parte hartzaileek, Igartubeiti Baserriarentzat fruiturik baliotsuena.
Tailer honetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da parte hartzaileen kopurua mugatua baita. Horretarako 943 72 29 78 edo 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke. Informazio gehiagorako www. igartubeitibaserria.eus helbidera jo.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.