!['Mundua 4 zaporetan margotuta', erakusketa zoragarria Igartubeitin](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/08/28/86706012-U1904838629323yC--1200x840@Diario%20Vasco.jpg)
Ezkio-Itsaso
'Mundua 4 zaporetan margotuta', erakusketa zoragarria IgartubeitinSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio-Itsaso
'Mundua 4 zaporetan margotuta', erakusketa zoragarria IgartubeitinCristina Limia
Ezkio-itsaso.
Lunes, 28 de agosto 2023, 08:42
Urte amaiera arte, 'Mundua 4 zaporetan margotuta' erakusketaz gozatzeko aukera izango da Igartubeiti Baserri Museoan. «Euskal gastronomiaren garrantzia eta belaunaldiz belaunaldi utzi duen legatua ezagutzera ematea du helburu eta 4 saltsa enblematikoen bidez egiten du. Horrez gain, gure kultura gastronomikoaren balioen berri ematen du erakusketak, euskal sukaldaritzaren historia, tradizioak, protagonistak, paisaia gastronomikoak eta antzinako errezetak jendaurrean aurkeztuz», azaltzen dute Igartubeititik.
«Gure sukaldaritzako lau saltsa enblematiko horien historiaren bidez, hobeto ulertuko dugu euskal gastronomia. Kontinente guztietatik etorritako osagaiak dituzten lau elaborazioek. Gure geografia kostaldetik barrualdeko mendietaraino zeharkatu dute, hirietan finkatuz, eta munduko toki guztietara iritsiz nabigatzaile, arrantzale, monje, etorkin, gastronomo, sukaldari, bidaiari eta turisten bitartez», aipatzen dute.
Izan ere, euskal sukaldaritzako lau saltsa horien inguruan ardaztuta dago erakusketa. Saltsa bakoitza bere garai historikoari eta orduko protagonistei lotuta dago, baita gure lurraldera elikagaiak, espezieak, tresnak, errezetak eta, azken buruan, kultura ekarri zituzten kanpoko zibilizazioei ere, haiek ere gure kultura garatzen lagundu baitzuten.
«Horrez gain, euskal gastronomiak beste kultura batzuei egindako ekarpenak ere barne har-tzen ditu erakusketak, baita kondairak, istorioak eta euskal sukaldaritza tradizionaleko zein berriko errezetak ere», nabarmentzen dute.
«Gainera, saltsa bakoitzak lotura berezia du Euskadiko sukaldaritza-paisaiekin eta itsasoko zein lurreko paisaia horietako produktuekin. Batzuetan euskal kostaldea izango da, bestetan mendiak eta haranak, eta beste batzuetan hiru hiriburuetako abangoardia eta munduko toki guztietara iritsiz nabigatzaile, arrantzale, monje, etorkin, gastronomo, sukaldari, bidaiari eta turisten bitartez...», gehitzen dute.
Erakusketa 4 gune nagusiez osatua dago, 4 kolore eta 4 zaporeekin, eta horietako bakoitza zenbait pieza eta lanabesekin apainduta dago, saltsa bakoitzaren historiaz hitz egiteko.
Erakusketa hau Igartubeitin jaio da, Euskadiko dolare-baserri bakarrean, baserrien berezko bizimoduari hurbiltzen gaituena. «Igartubeiti gastronomiarekin oso lotuta dago, artatxikitik hasi eta XVII. mendean ameriketatik iritsitako artoa arte. Azken horrek baserriaren arkitektura eraldatu zuen, aletegi batez hornituz. Baina, zalantzarik gabe, edaria da protagonista, sagarrak prentsatzeko eta ondoren sagardoa egiteko erabiltzen zen dolare handia baitu ardatz», aipatzen dute. «Sagardoa gure lurraldean gehien kontsumitu den edaria izan da, eta gaur egun ere euskal gastronomian funtsezko uztarketa da», diote. Igartubeiti Baserri Museoa sagardoaren kultura ezagutzeko leku idilikoa da.
Erakusketak hainbat espazio berezitan zehar bidaiatuko du denboraren baitan. Bisitariek euren mugikorra erabiliz egin ahal izango dute bisita autogidatua, eta gastronomia-liburutegiaz gozatzeko eta 'euskal erara' erretratatzeko aukera izango dute, sukaldari, artzain edo arrantzalez jantzita. Gainera, hainbat jarduera espezifiko diseinatu dira Gastromuseums sarearen eskutik, hala nola bisitaldiak dastaketekin eta familientzako tailerrak.
Mundua 4 zaporetan margotuta erakusketa Euskadi Gastronomikak diseinatu du. «Basquetour Turismoaren Euskadiko Agentziak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako sarea da Euskadi Gastronomika. Euskal gastronomiaren garran-tzia eta belaunaldiz belaunaldi gaur egunera arte iritsi den ondarea zabaltzea du helburu, bere 4 saltsa enblematikoen bidez», azaltzen dute Igartubeititik. «Hamarkada hauetan, ezagutzen jakiteak Euskadi Gastronomikoaren Balieon Gutuna egituratu dute, eta presente daude sarea osatzen duten enpresen eta profesionalen DNAn», nabarmen-tzen dute. Gainera, haurrentzako ikasmateriala eta jolas-materiala ere jasotzen ditu erakusketak, Super Gilda pertsonaiaren eskutik. Euskadi Gastronomikak sortutako maskota dibertigarri honek istorio bitxiak kontatuko dizkie haurrei gure gastronomiari, paisaiari, naturari eta beste hainbat gauzari buruz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.