![Ezkio-Itsaso: Musealiak-eko zurezko koadroa martxora arte egongo da museoan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/20/media/cortadas/77260660--1248x948.jpg)
![Ezkio-Itsaso: Musealiak-eko zurezko koadroa martxora arte egongo da museoan](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/20/media/cortadas/77260660--1248x948.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 19 de octubre 2022, 23:02
Musealiak K6 Gestión Cultural-en ondare sentsibilizaziorako proiektuan barne, anitzak izan dira orain arte Igartubeitiko Interpretazio zentroan ikusgai izan diren piezak. Kafe jokoa, higienearekin loturikoak, bolo jokoa... eta oraingoan zurezko koadro batekin datoz, hau martxora arte bertan ikusgai izango delarik.
Baserritik azaltzen dutenez, zurezko koadro hau ez da orain arteko objektuak bezala baserri munduari erreferentzia egiten dion etnografia pieza. Hala ere, baserriak gai edo paradigma bezala izan duen tratamenduaren inguruko hainbat xehetasun erakusten dituela aitortzen dute, baserria ikur edo simbolo kultural bezala nola irudikatu izan den hausnartzeko eta pentsarazteko abagunea sortzen duen objektua izanik.
Zurezko koadro laukizuzen bat da Igartubeitin topatu dezakeguna, dekoraziorako egindakoa. Egurra zizelkatuz eginda dago, hainbat erliebetako forma emanaz. Koadroaren sinbologiaren oinarria XX. mende hasierako sagardotegia eta haren inguruan sortzen zen giroa irudikatzen duen eszena da.
Museotik azaltzen dutenez, zurezko koadro hau XX. mende hasierako lehen hamarkadetan egindakoa dela esan liteke, eta garaiko burges familia batentzako enkarguz egindakoa, zehazki Laffort senar emazte frantziarrei.
Laffort sendia hainbat urtez bizi izan zen Gipuzkoan. 1937. urtean Zarauzko zurgin bati eskatu zioten egin zitzan beraientzako hainbat altzari mota: mahaia, bizkar-aulkiak, arasak, besaulkiak, lanparak, etab. Eta horiekin batera zurezko kuadro hau ere egin zuen zurgin hark. «Tamalez, aipatu altzariak egiteko eskatu zuten Laffort senar-emazteen ondorengoek, orduko hartan adin txikikoak izanik, ez dute gogoratzen Zarauzko zurginaren izenik, beraz ez dakigu zehazki zein zurgin izan zen altzari haiek eta tartean koadro hau egin zituena», diote Igartubeitiko arduradunek.
Horrela izanda, zurezko koadro hau Laffort sendiaren ondasuna izan zen, eta Gipuzkoatik Parisera bizitzera joan zirenean beraiekin eraman zuten. Horien ondorengoek, haietariko zenbait gaur egun Euskal Herrian bizi dira, piezen jatorriaz eta duten ondare balioaz jabeturik Gordailuari, Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa, dohaintzan eskaini zioten. Gaur egun, altzari horiek, eta zehazki zurezko koadro honek Gipuzkoako ondare bilduma osatzen dute, gure gizartearen bilakaera historikoaren eta kulturalaren adierazgarri baitira.
Garai hartan, oso ohikoak ziren zurezko altzari dotoreak izatea burges familietan. XIX. mendetik aurrera, gisa honetako altzarietan eta bestelako artelanetan modan jarri zen dekorazio elementu bezala baserriari loturiko iruditegiak egitea.
Urriaren 31a bitartean Igartubeiti Baserri Museoko ordutegia ondorengoa da: asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00ak bitartean. Igandetan goizez bakarrik dago zabalik 10:00etatik 14:00ak arte; astelehenetan itxita.
Museoa nork bere aldetik ere bisita daiteke, baserriaren deskribapen formala azaltzen duten eta XVI. mendeko baserriaren bizitza kontatzen duten QRak eskaneatuz, bisitaria garaiko atmosferan murgiltzen laguntzen duten kontakizun sortzaile eta literarioen bidez. Baina azalpen zehatzagoak jaso nahi izanez gero, bisita gidatua ere egin daiteke: 11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz, eta arratsaldeko 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.