Borrar

Ezkio

Nesken arteko pilota txapelketa jokatuko da datozen bi ostiraletan

C.L.

EZKIO-ITSASO.

Martes, 14 de marzo 2023

Azken urteotan Ezkioko pilota goxua txapelketa antolatzen aritu den lan taldeak nesken arteko pilota txapelketa antolatzea erabaki du, «ikusita neskarik ez dela animatzen gure eta inguruko txapelketetan parte hartzera».

Txapelketa datozen bi ostiraletan jokatuko da, hilaren 17an eta 24an, eta bertan Zumarragako bi bikotek eta Nafarroatik etorriko diren beste bik parte hartuko dute: Maddi Cruz-Irati Arroyo, Lur Telleria-Izar Etxezarreta, Irati-Iraide eta Ianitz-Dunixe. Hala, pilota eskolatik eskatu nahi diete Ezkioko nahiz inguruko herrietako bizilagunei ostiral honetan eta hurrengoan 19:00etan Ezkioko frontoira gerturatzeko. «Jakin gure pilota eskola saioa bukatutakoan, 19:00etan giroa animatzeko umeendako merendola eta gurasoendako pintxoak jarriko ditugula», nabarmendu dute.

Ezkio Eraikiz

Ezkio Eraikiz lantaldetik adierazi dute gutunen banaketak egiten ari dira eta gaur arratsalderako denak buzoietan egongo direla. Gutunetan dagoen proposamen zerrenda bete eta udaletxean entregatu ahal izango da ostiralean 16:00etatik 19:00etara, larunbatean 10:00etatik 18:00etara eta igandean 10:00etatik 13:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Nesken arteko pilota txapelketa jokatuko da datozen bi ostiraletan