![Ezkio-Itsaso: Oporretako azken tailer bereziak datorren astean ospatuko dira museoan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/21/media/cortadas/75775881--624x472.jpg)
![Ezkio-Itsaso: Oporretako azken tailer bereziak datorren astean ospatuko dira museoan](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/21/media/cortadas/75775881--624x472.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Domingo, 21 de agosto 2022, 00:09
Ekintza bereziak aurrera eramaten ari dira uda honetan Igartubeiti baserri museoan eta hauen artean bi tailer edo esperientzia berezi ditugu: 'Ehundu' eta 'Egin ezazu zure sagar zukua', bestelako bisita bereziekin batera, eta datorren astean azken bi tailerretan parte hartzeko aukera egongo da
Uztaila eta abuztuko asteazkenetan, 'Ehundu!' familientzako tailerra aurrera eramaten ari dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan; azkena hilaren 24an izango da . Tailerra goizeko 11:30ean hartzen du martxa eta 13:00ak bitartean aurrera eramaten da.Parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutzeko aukera dute. Gainera, bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du.
Tailer hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, honetarako, 943 72 29 78 edota 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-era idatzi.
Bestalde, «Egin ezazu zure sagar zukua» esperientzia, sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dago. Hau ere uztailean eta abuztuan aurrera eramaten ari da, eta azkena datorren ostiralean abuztuaren 26an goizeko 11:30etik 12:30era ospatuko delarik.
Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango duzu, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuko dituzu. Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera dago.
Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetan eta igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.
Igartubeiti Baserri Museko ordutegia, urriaren 31a bitartean, ondorengoa da: asteartetik larunbatera eta jaiegunetan goizeko 10:00etatik 14:00 etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Igandetan berriz, goizeko 10:00etatik 14:00etara dago zabalik; astelehenetan itxita.
Museoa nork bere aldetik ere bisita daiteke, baserriaren deskribapen formala azaltzen duten eta XVI. mendeko baserriaren bizitza kontatzen duten QRak eskaneatuz, bisitaria garaiko atmosferan murgiltzen laguntzen duten kontakizun sortzaile eta literarioen bidez. Baina azalpen zehatzagoak jaso nahi izanez gero, bisita gidatua ere egin daiteke: goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz, eta arratsaldeko 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.
Bestalde, Igartubeitiko sarrera, Zumalakarregi Museoarekin bateratua ere eskaintzen da oraingoan. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. menderako bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien eta mundu garaikidearen hasieraren garaia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.