Borrar

Oreiña ehiztari elkarteak batzarra egingo du

Hitzordua ostiralean izango da, arratsaldeko zazpiretan, Santa Lutziko Udaletxe bulegoan

C. L.

ezkio-itsaso.

Sábado, 22 de julio 2023, 22:07

Oreiña ehiztari elkarteak bere batzar orokorra ospatuko du datorren ostiralean, uztailak 28, arratsaldeko zazpiretan, Santa Lutziko Udaletxe bulegoan. Gai zerrenda ondorengoa izango da: aurreko bileraren aktaren onarpena, Federazioaren urteko informazioa, 2022ko kontuen onarpena, bazkideekin zerikusia duten gaiak eta kuotak eguneratzea, herritarren txartelaz aprobetxatuko diren bikoteen izen ematea, eraiki beharreko postuen banaketa, Federazioaren aurren ehiza postuetako erabilpenaren kudeaketa eta tramitazioa eta eskari eta erreguen tartea. «Eztabaidatuko diren gaien garrantzia dela eta, bazkideei batzarrera bertaratzea deitzen diegu», adierazten dute Oreiñatik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oreiña ehiztari elkarteak batzarra egingo du