zozketak udaletxeko azpiko portikoetan egingo dira.

Ezkio-Itsaso

Oreñak ehizarako postuen zozketei hasiera emango die gaur

C. L.

Ezkio-Itsaso

Jueves, 5 de octubre 2023, 21:37

Ezkio Itsasoko Oreña Ehiza Elkarteak ehizarako postuen zozketei hasiera emango die gaur ostirala. Arratsaldeko zortzirak eta erdi baino lehen izena eman beharko da hauetan parte hartzeko, Santa Lutziko udaletxearen azpiko atariko portikoetan. Ehiza baimena, ehizarako tiketak eta bertan izatea derrigorrezkoa izango da. Han bertan lehen zozketa burutuko da gaur, 20:30etan. Ostiraletan larunbat, igande eta astelehenerako postuak zozketatuko dira, astelehenetan astearte eta asteazkeneko postuak zozketatuko dira eta asteazkenetan larunbat eta igandeko postuak zozketatuko dira. Zozketak azaroaren 19ra arte egingo dira.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad