Ezkio
Ostiral honetan abiatuko dira bi asteburutan banaturiko San Bartolome jaiak ItsasonSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
Ostiral honetan abiatuko dira bi asteburutan banaturiko San Bartolome jaiak ItsasonEl Diario Vasco
ezkio-itsaso.
Lunes, 19 de agosto 2024, 19:49
Dena prest dute Itsason ostiral honetan aurtengo San Bartolome jaiei hasiera emateko. Bi asteburutan banatuta hainbat ekitaldi izango dituzte itsasoar eta bisitariek festez gozatzeko.
Lehen hitzordua ostiral honetan izango da, arratsaldeko seietan elizan atarian: pilota express. Iluntzean, berriz, herri afaria izango da Xuma bikoteak giroturik.
Larunbatean, eguerdiko meza nagusiarekin hasiko dira ekitaldiak. Ondoren, 13:00etan hasita, toka lehiaketa herrikoia jokatuko da. Arratsaldeari ume jolasekin eta txokolatadarekin emango zaio hasiera, 18:00etan. 19:15ean Iago magoaren txanda izango da. 21:00etarako zahagi-ardoa dago iragarrita, eta eguneko ekitaldiak amaitzeko, 22:30ean, Alaiki taldearen emanaldia.
Igandean, 11:00etan, meza izango da hilerrian. 12:00etan Trapalata txaranga aterako da giroa alaitzera eta 13:00etan herriko ondareari buruzko emanaldia izango da: 'Kizkitza'.
Lau eguneko atsedenaren ostean, hilaren 30ean berrekingo zaie festei, 16:00etatik aurrera jokatuko den mus lehiaketarekin (izen ematea ordu erdi lehenago). 21:00etan oilasko parrillada izango da eta 22:30etik aurrera, Folk you! kontzertua Goiatz Dutto eta Will Mudekin.
Larunbatean, hilaren azken egunean, mendi bizikleta trabesia burutuko da 16:30ean abiatuta. 19:30ean paella lehiaketa herrikoiari emango zaio hasiera eta, ondoren, afaria. Egunari eta aurtengo egitarauari amaiera emateaz DJ Etxenike arduratuko da 22:30etik aurrera.
Kontuan izan herri afari eta parrilladarako tiketak Osatuan daudela salgai. Paella lehiaketarako ere bertan eman beharko da, egun horretako afarirako tiketak (10 eurotan) egunean bertan salgai izango direlarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.