Ezkio-Itsaso

Ostiralean martxa hartuko dute Alegi auzoko Madalena jaiek

Meza nagusia eta Izazpe abesbatzarekin hasiko dira aurtengo jaiak, eta larunbatean Ardo Dastaketa eta musikarekin agurtu

MIRYAM GALILEA

Martes, 19 de julio 2022, 00:05

Madalena eguna ospatzen da ostiral honetan, uztailaren 22an, eta bi urtez pandemiaren eraginez jaiak aurrera ezin eraman igaro ondoren, aurtengoan bi egunetako egitaraua osatu dute itsasoarrek, ostirala eta larunbatean elkarrekin festetaz gozatzeko asmoarekin. Aurtengo Madalena hauetan, urtero egoten diren Herri Afaria, Joselu Anaiak edo Hamaiketako herrikoia ez dira faltako, besteak beste.

Publicidad

Eguerdiko 12:00etako meza nagusiak irekiko du egitaraua ostiralean, Izazpe abesbatzak lagunduta aurrera eramango delarik eta jarraian, hamaiketako herrikoia egongo da pilotalekuan bertaratzen diren guztientzat.

Arratsaldeko 21:00etan berriro elkartuko dira herritarrak auzoan, oraingo honetan Herri Afaria ospatuko dutelarik pilotalekuan (izena emateko epea itxita dago dagoeneko).

Larunbatean

Larunbat arratsaldean berriro ere martxa hartuko dute jaiek, 18:30ean haurrei zuzendutako ikuskizuna hasiko delarik, 'Txarko' pailazoaren esku.

Hau amaitu eta arratsaldeko 20:30ean Ardo Dastaketa hasiko da, musikaz alaitua, eta honekin aurtengo Madalena jaiei agur esango diete itsasoarrek.

Hurrengo festak abuztuaren amaieran izango ditugu herrian, orduan itsasoarrek Bartolome Deunaren jaiak ospatuko dituztelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad