Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Sábado, 11 de junio 2022, 00:11
Festa gogoa darrai herrian eta orain dela gutxi Ezkioko San Migelak ospatu ondoren, aurtengoan ere San Pedroak bueltatzen dira Ezkio-Itasora, jai hauek ekainaren 24ean hasi eta lau egunetan egitarau dotorea izango delarik.
Ostiralean (ekainak 24) hartuko dute martxa aurtengo San Pedroek, arratsaldeko 18:00etan txupinazoa bota eta jarraian sagardo dastaketa hasiko delarik, musikarekin alaitua, eta ondoren, poteoarekin jarraituz. Afaltzeko ordua iritsi ahala, arratsaldeko 21:00ak inguru, ogitartekoak eskainiko ditu Ganbara Guraso elkarteak bertan afaldu nahi dutenentzat eta ondoren Mus Txapelketan izena ematea zabalduko da, jarraian honi helduz. Azkenik, eta eguna behar bezala amaitzeko, gaueko 23:00etan DJ Andonik jarriko du giroa herrian.
Larunbatean goizeko 12:00etan martxa hartuko dute ekintzek berriro ere, honetan haurrek euren momentua izango dutelarik: pin pon, boloak, diana... ez dira faltako ederki pasatzeko eta hauekin batera ere Toka txapelketa eta herriko artisauen erakusketa egongo da udaletxean ikusgai. Udalak gogoratu nahi du azken honetan euren lanak erakusgarri jarri nahi dituzten herritarrek, udalarekin jarri behar direla harremanetan.
Jarraian poteoa hasiko da trikitilariekin eta arratsaldeko 14:00etan Herri Bazkaria hasiko da, honetan parte hartzeko tiketak aurretik erosi beharko direlarik, Ezkio-Itsasoko udaletxean, ekainaren 17a arte.
Bazkariko menua ondorengoa zaingo da: iberikoak, entsalada errusiarra, askotariko frijituak, bakailao errebozatua, masailak eta degustazioa. Haurren kasuan askotariko frijitua, hanburgesak eta izozkia egongo dira. Herri Bazkariko prezioa 25 eurokoa izango da nagusientzat eta haurrek 10 euro ordainduko dituzte. Gainera, bazkariko giroa alaitzeko Colina eta Peñagarikano bertsolariak, eta Intxausti eta Larrañaga trikitilariak izango ditugu.
Bazkaria amaitu ondoren, haurrek zirku tailerrean parte hartzeko aukera izango dute. Azkenik, gau aldera, ogitartekoak eskuragarri egongo dira berriro ere eta Laiotz musika taldearen kontzertua egongo da.
Igandean, eguerdian, Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren 'Bi burukoaizkora' liburuaren aurkezpena hasiko da (Iturbe anaien lanaren historia); eta ondoren, Mitxelena etxean (Txoritegi) kokatuta dagoen tailerra ikusteko aukera zabalduko da.
Ekainaren 29an, asteazkena, San Pedro eguna jaietako egun handia izango dugu eta honetan goizeko 11:00etan meza ospatu ondoren, luntx herrikoia egongo da bertaratutako guztientzat. Arratsaldeko 17:00etan haurrek puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute; jarraian, txokolatada egingo da eta aurtengo San Pedro jaiei agur esateko arratsaldeko 19:00etan urtetan ospatu izan den tortilla lehiaketa hasiko da herrian. Gozatu jaiak!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.