Borrar

Ezkio

Pilates ikastaroa eta fisioterapia zerbitzu berria izango dira Ezkion

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Jueves, 18 de enero 2024, 21:22

Fisioterapia zerbitzu berria abian jarriko da Ezkion asteazken arratsaldetan, Kailas Fisioterapiako Ane Mugerzaren eskutik. Urtarrilean, gainera, promozio berezia izango da, otsailaren 9a arte. Ordubeteko saioak 45 euroko prezioa izango du, 50 euoren ordez. Bonoak ateratzeko aukera ere izango da, hiru, bost edo hamar saiokoak, 123, 205 eta 400 eurotan hurrenez hurren (promoziorik gabe 132, 220 eta 425 euro). Txanda hartzeko: 688 778 330.

Ez da hau, dena dela, Kailas Fisioterapiak dakarren proposamen bakarra. Izan ere, datorren astetik aurrera, pilates ikastaroa ere eskainiko du udaletxeko ganbaran, asteazkenetan, 18:30etik 19:30era bitartean. Prezioa 25 eurokoa izango da hilean eta izena emateko 943 72 13 03 telefonora deitu behar da.

Korrika batzordea

Korrika martxoan iritsiko da Ezkio-Itsasora eta guztia prestatzen hasteko Korrika batzordeak bilera egingo du datorren astelehenean, hilaren 22an. 18:00etan izango da udaletxean, eta parte hartu nahi duen orori irekita egongo da.

Gogoan izan, bestalde, Korrikak denda zabaldu duela Beasainen, kale Nagusia, 14an Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta larunbatetan 10:30etik 13:00etara. Online ere eskuratu daitezke produktuak: www.denda.korrika.eus.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pilates ikastaroa eta fisioterapia zerbitzu berria izango dira Ezkion