Borrar
Herriko Pilota Eskolan izena emateko aukera zabalik. GALILEA
Ezkio-Itsaso: Pilota Eskolako partaide izateko aukera zabalik da, ikasturtea urrian hasteko
Ezkio-Itsaso

Pilota Eskolako partaide izateko aukera zabalik da, ikasturtea urrian hasteko

Proiektu xume batekin hasi eta momentu honetan neska eta mutil asko dira herriko Pilota Eskolako partaide

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso

Viernes, 12 de agosto 2022, 22:35

Urte batzuk badira Ezkioko Pilota Eskola martxan jarri zenetik. Proiektu txiki batetik abiatu eta poliki poliki herriko haurrak pilotan ikastera animatzen joan ziren, neskak eta mutilak. Gaur egun ez bakarrik herrikoak baizik eta inguruko haurrak ere bertan ditugu pilotan jolasean, famili handi bat osatzen dutelarik. Momentu honetan udako oporretan daude pilotari gaztetxoak, baina datorren ikasturtea ez dago oso urruti eta urrira begira entrenamenduekin berriro jarriko dira lanean. Honetarako pilotan ikasi nahi duten haurrak animatu nahi dituzte pilota eskolatik, izena emateko epea zabalik dagoelarik.

Asko dira herriko pilota eskolan parte hartzen duten neska eta mutilak eta datorren ikasturteari begira berriro honetan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago. Bost urtetik hamasei urtera bitarteko haur eta gazteek parte hartu dezakete.

Lehenengo taldea, talde jolasena (txikienak), ostiraletan elkartzen da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Ezkioko pilotalekuan; bigarrena berriz gaztetxoen pilota entrenatzeak, arratsaldeko 18:10etatik 19:10etara aurrera eramaten da.

Ikasturteak urrian hartzen du martxa eta maiatzera bitartean elkartzen dira haurrak Ezkioko pilotalekuan. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da urtean eta izena emateko ezkioko_pilota@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Pilota Eskolako partaide izateko aukera zabalik da, ikasturtea urrian hasteko