MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso
Viernes, 12 de agosto 2022, 22:35
Urte batzuk badira Ezkioko Pilota Eskola martxan jarri zenetik. Proiektu txiki batetik abiatu eta poliki poliki herriko haurrak pilotan ikastera animatzen joan ziren, neskak eta mutilak. Gaur egun ez bakarrik herrikoak baizik eta inguruko haurrak ere bertan ditugu pilotan jolasean, famili handi bat osatzen dutelarik. Momentu honetan udako oporretan daude pilotari gaztetxoak, baina datorren ikasturtea ez dago oso urruti eta urrira begira entrenamenduekin berriro jarriko dira lanean. Honetarako pilotan ikasi nahi duten haurrak animatu nahi dituzte pilota eskolatik, izena emateko epea zabalik dagoelarik.
Publicidad
Asko dira herriko pilota eskolan parte hartzen duten neska eta mutilak eta datorren ikasturteari begira berriro honetan parte hartzeko izena emateko aukera zabalik dago. Bost urtetik hamasei urtera bitarteko haur eta gazteek parte hartu dezakete.
Lehenengo taldea, talde jolasena (txikienak), ostiraletan elkartzen da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Ezkioko pilotalekuan; bigarrena berriz gaztetxoen pilota entrenatzeak, arratsaldeko 18:10etatik 19:10etara aurrera eramaten da.
Ikasturteak urrian hartzen du martxa eta maiatzera bitartean elkartzen dira haurrak Ezkioko pilotalekuan. Ikastaroaren prezioa 40 eurokoa da urtean eta izena emateko ezkioko_pilota@gmail.com helbidera idatzi beharko da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.