CRISTINA LIMIA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 6 de diciembre 2022, 22:57
Ezkioko pilota eskolak bere ikasle txiki eta gaztetxoen erakustaldia antolatu du Gabonetarako. Abenduaren 31n izango da, goizeko 11:00etatik aurrera, Ezkioko frontoian. Honen egiturari aipamena eginez, 'Ezkioko kaiola' deitu diote jaialdiari.
Publicidad
Pilotako belaunaldi berrien festa politaz gozatzeko aukera egongo da egun horretan. Txikienek 5 urte izango dituzte eta haundienek 12 urte. «Edariak eta pintxoak eskainiko ditugu debalde bertaratzen direnentzat», iragartzen dute pilota eskolatik.
Erakustaldia hiru ataletan banatuko da. «Alde batetik, eskolako txikienek jokuak egingo dituzte, bestetik, alebinek mano mano txapelketa jokatuko dute eta azkenik, infantilek erakustaldia eskainiko dute», azaltzen dute.
Eguna heldu bitartean, pilota entrenamenduei heltzen jarraituko diete, ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara, Ezkioko frontoian. Txikienek Joxe Mari Gabilondo eta Julen Mantecon maixuen gidaritzapean aritzen dira, alebin eta infantilak berriz, Alex eta Mikel Fernandezekin trebatzen dira.
Gabonak pasa ostean, beste bi ekimen garrantzitsu jarriko dituzte abian. Otsailean, Euskal Herriko toki anitzetatik etorritako parte-hartzaileak biltzen dituen 'pilota goxua' txapelketa hasiko da ez federatuentzat. Eskualdeko pilota txapelketa ere martxan jarriko dute, bere finala maiatzeko festetan ospatuz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.