Ezkio

'Pintxo eta txotx!' jarduera berria uztailaren 20an Igartubeitin

C.L.

ezkio-itsaso.

Lunes, 8 de julio 2024, 19:57

Uztailaren 20an 'Pintxo eta txotx!' jarduera eramango dute aurrera Igartubeitin. «Hitzordu ezin hobea izango da! baserrian jakiek izandako garrantzia ezagutzeko aukera eskainiko dugu bisita honen bitartez, bertan artoaren iritsierak eragindako eraldaketa azaldu eta sagardoa egiteko dolarearen funtzionamendua ezagutzera emango dugu. Amaitzeko, pintxo dastaketa izango dugu txotx eginez», azaltzen dute.

Publicidad

Saioa 11:00etan euskaraz eta 12:30ean gazteleraz egingo da eta prezioa 6 eurokoa izango da heldueltzat eta 4 eurokoa haurrentzat. Izen-ematea 943 72 29 78 telefonora deituz edo igartubeiti@gipuzkoa.eus posta elektronikora idatziz egin daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad