![Pott-en lanak Alderdi Ederren izango ditugu datorren abuztuaren 8ra arte](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/03/media/cortadas/75395024-U30953717976cxD-U170889695193Sf-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Pott-en lanak Alderdi Ederren izango ditugu datorren abuztuaren 8ra arte](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202208/03/media/cortadas/75395024-U30953717976cxD-U170889695193Sf-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Miércoles, 3 de agosto 2022, 00:05
Urte batzuk badira Pott keramikako bi artisten piezak hiriburuan ikusteko aukera dugula eta egun hauetan ere Alderdi Ederreko Azokan parte hartzen ari dira, bertan etxerako erabilgarri diren piezak eta eskulturen aukeraketa bat aurkitu dezakegularik.
Pademia hasi zenean birmoldatu eta Pott-eko Maite Salutregik eta Jone Urainek hiriburuko azoka desberdinetan parte hartzen hasi ziren, bestelako aldaketen artean. Udaberrian Donostian egoten dira, Jazzaldiko azokan parte hartzen ari dira egun hauetan eta irailari begira ere Eukal Jaian izango ditugu. Azoka hauetara ontzi erabilgarriak eramaten dituzte gehien bat: edalontziak, tazak, platerak... Eta neurri txikiko eskulturak ere badituzte. Nahiz eta iraila arte ez gauzatu, enkarguak jasotzen dituzte Pott-ekoek.
Horrela, aurrekoan bezala oraingoan ere etxerako produktuez jositako mahaia ikusi dezakegu bertan: «elikadura hainbeste zaintzen dugun gauza bat izanik, baxera, jateko ontzia... zaindu behar dugu: ez da berdina edozein platerretan jatea edo maitasunez egindako plater polit batean egitea. Eguneroko momentuez gozatzeko piezak dira», azaltzen dute.
Bizpahiru urteko esperientzia dute Pott-ekoek hiriburuko azoketan eta aldaketa bat nabaritu dutela diote. «Aurreko urtetan ez zegoen hainbeste turista Donostian, pandemia garaiako publikoa desberdina zen. Aurten turista eta kanpotar asko ikusten ari gara, bai Espainiatik eta baita beste herrialdetakoak ere. Erantzuna ona izaten ari da. Eguraldi eta bero handiarekin nahiko pott egon gara guztiak baina hasi da pixka bat animatzen. Gainera, desberdina da kotxez etorri den atzerritarra, honek pieza handiagoak eramateko aukera duelako, edo hegazkinez etorri direnak, hauek pieza txikitxoak eramaten baitituzte», diote.
Jazzaldiko azoka berezi hau abuztuaren 8ra arte egongo da Alderdi Ederren, bere ordutegia ondorengoa delarik: goizeko 11:00etatik 14.30era eta arratsaldeko 16.30etik 20.30ak bitartean.
Aurrera begira, iraileko lehenengo astebukaeran La Bastide-Clairence-en ospatzen den artisau azokan izango ditugu, Iparralden, bertan 40 artisau inguru elkartuko direlarik euren lanak ezagutarazteko. «Guretzako azokak gure lana ezagutarazteko eskaparate bat dira», dio Jone Urainek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.