![Ezkio-Itsaso: 'Produktua, ondarea eta lurraldea' egitasmoan, Oiharte Sagardoa eta Pott](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/14/media/cortadas/74957368--1248x936.jpg)
![Ezkio-Itsaso: 'Produktua, ondarea eta lurraldea' egitasmoan, Oiharte Sagardoa eta Pott](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/14/media/cortadas/74957368--1248x936.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Jueves, 14 de julio 2022, 00:03
Patrim, Museo, Eko-Museo eta Interpretazio Zentroen Pirinioetako Sareak, Patrim+ mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren esparruan, jarduera-eremuko eskualdeko zein departamenduetako Tokiko Produktuen aukeraketa saritu nahi izan du, bere kalitateagatik, benetakotasunagatik eta kultura- eta ingurumen-iraunkortasunarekiko erantzukizunagatik bereizten dena, tokiko garapenerako ondare eta aukera baten erakusleiho gisa. Igartubeiti Baserri Museoari dagokionez, Oiharte Sagardoa eta Pott Keramika izan dira aukeratutako produktuak, hauek Interpretazio Zentroan ditugularik.
Lankidetza proiektu honen parte diren eragileek, tokiko produktuei dagokienez, ondorengo Konpromesuen Karta sinatu dute: hautatutako produktua identifikatzea; bi alderdiek adostutako unitateen kopururako identifikazio grafiko egokia produktuan sartzea; ekitaldi eta jardueretan parte hartzea; produktuaren lurraldean ekitaldiak eta jarduerak egitea eta, hala badagokio, elkarrekin Patrim sareko lurraldeetan; iraunkortasunarekiko konpromisoa eta ondarearekiko erantzukizuna; eta tokiko baliabideen erabilera jasangarria eta produktuaren merkaturatzea.
Bestetik, Patrim sareko bazkideek eta erakunde laguntzaileek ondorengo konpromezuak hartu dituzte: hautatu eta tokiko produktuaren lurraldearen balioa hobeto baloratzen laguntzea; produktuari dagokionez, kultura eta natura ondarea ezagutzea eta errespetatzea erraztea; tokiko produktuaren sustapena; hedapen eta komunikazioa zabalarekin, Patrim sareko dendetan eta kolaboratzaile diren erakundeetan egoteko laguntza, hautatutako produktuen e-merkataritza eta beste marketin-ekintzak (deskontuak, zozketak, etab.); tokiko produktuari lotutako sektoreen arteko sinergiak ezartzea; Patrim sareko zentroen eta erakundeen, kolaboratzaileen eta tokiko produktuen arteko lankidetza bultzatzea, eragileen eta sektore parte-hartzaileen arteko akordioak etab.; lurralde-garapen iraunkorra eta arduratsua bultzatzea; eta garapen jasangarria lortzen lagunduko duen eta kultura-ondarea eta ingurumena errespetatzen dituen tokiko produktuari laguntzea.
Uda honetan ekintza bereziak aurrera eramaten ari dira Igartubeiti baserri museoan eta hauen artean bi tailer edo esperientzia ditugu: 'Ehundu' eta 'Egin ezazu zure sagar zukua'.
Uztaila eta abuztuko asteazkenetan, 'Ehundu!' familientzako tailerra aurrera eramaten ari dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Tailerra goizeko 11:30ean hartzen du martxa eta 13:00ak bitartean aurrera eramaten da. Parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutzeko aukera dute. Gainera, bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du.
Tailer honetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, honetarako, 943 72 29 78 edota 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-era idatzi.
Bestalde, 'Egin ezazu zure sagar zukua' esperientzia, sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dago. Hau ere uztailean eta abuztuan aurrera eramaten ari da, ostiralero goizeko 11:30etik 12:30era.
Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango da, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuko dituzu. Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera izango da.
Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, honetarako 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetara deituz eta igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera diatziz.
Igartubeiti Baserri Museko ordutegia, urriaren 31a bitartean, ondorengoa da: asteartetik larunbatera eta jaiegunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Igandetan berriz, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte dago zabalik; astelehenetan itxita.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.