C.L.
Miércoles, 29 de marzo 2023, 02:00
Festa giroa izango dute larunbatean Ezkioko Igartubeiti baserri museoan. Izan ere, urtero moduan, barrikotea ospatuko dute, edota antolatzaileek aurkeztu duten moduan: Sagar kulturaren festa.
Publicidad
Udaberriroko hitzordua da barrikotearena. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da. Alegia, barrikotea ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, Sagardo astean urrian baserri dolarean egindako Igartubeitiko sagardoa dastatzeko urteko une bakarra, Ezkioko baserri museoan azpimarratzen duten moduan.
«Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste geroago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten Barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin», diote. Hala, udaberria iristearekin batera, jardunaldi gastronomia eta kultura uztartzen dituen jardunaldia antolatu ohi dute, trikitilariek girotua. Aurtengo hitzordua apirilaren 1ean jarri dute.
Hasteko, 16:30ean dolarearen funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertara hurbiltzen direnek. Baina, horren ostean, sagar zukua eta sagar bizkotxoa egingo dituzte, sagar goxoak dastatu ahal izateko.
Ekitaldirik politenetakoa etorriko da ondoren kirikoketa emanaldia izango baita 17:30ean. Sagardogintzari lotutako perkusio musika tresna tradizionala, laneko tresnekin, mazekin, pats-oholak joz sortzen du musika. Txotx irekieraren txanda izango da horren ostean, udazkenean ekoizten hasitako sagardoa dastatzeko unea, hain zuzen. Eta jardunaldia, behar den bezala amaitzeko, afari merienda egingo dute bertaratutakoek.
Publicidad
Parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da, 943 722978 eta 943 725107 telefonoetara deituta edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita. Prezioa 3 eurokoa izango a.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.