Ezkio-Itsaso
Sagardo Astea, hurrengo asteartetik aurrera IgartubeitinSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio-Itsaso
Sagardo Astea, hurrengo asteartetik aurrera IgartubeitinA. M.
Ezkio-Itsaso.
Martes, 3 de octubre 2023, 21:39
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea burutuko du hurrengo asteartetik, hilak 10, aurrera urriaren 17ra arte. Baserriko prentsaketa zuzenean ikusi ahal izango den urteko aukera bakarra da. Bertan antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta erakusketak izango dira.
Museoak iraunkortasunarekin duen konpromisoarekin jarraituz, kirikoketa erakustaldietan –sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua– prentsatuko den sagar guztia Ezkio-Itsasokoa izango da. «Hitzordu honetan, duela mendeetako jarduera honen lekuko izan zaitezke, dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean ikusiz», adierazten dute Igartubeititik. Sagar jotzetan kirikoketa talde bat izango da, eta urriaren 12, 14 eta 15ean baserrira bertaratzen direnek 12:00etan hitzordua izango dute. Aldiz, dolarea martxan jarriko da, kirikotetarik gabe, urriaren 10, 11, 13, 16 eta 17 egunetan, goizeko 11:30etik aurrera.
Bestalde, Igartubeitin ere antzezpenak izango dira asteburuan eta jaiegunetan, hau da, urriaren 12an, 14 eta 15ean. Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarreta aktoreak es-kainiko dute. Kortaberria familia, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako gertakariak antzestuko du.
Sagardo Astea izanda, Igartubeiti Baserri Museoan ssagarra protagonista izango da, eta sagar mota ezberdinen erakusketa egingo da. Baino ez da egun hauetako erakusketa bakarra: 'Mundua lau zaporetan margotuta' ere bisitatu ahal izango da. Bertan, «euskal kultura eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna ezagutzeko aukera» ere izango da.
Beti ere, Sagardoaren Egunean parte hartzeko interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute, plaza mugatuak dira eta. 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefono zenbakietara deituz edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatziz egin daiteke.
Bestalde, igande honetan Idiazabal gaztaren interpretazio zentroko kideek famili tailerra es-kainiko dute Igartubeitin 11:00etan, ondorengo prezioa izango du: helduek 4 euro ordainduko dute eta haurrek, aldiz, 2 euro. Idiazabal gazta Euskal Herrian dugun altxorretako bat da. Familiei zuzendutako tailer honetan gazta mota ezberdinen dastatze gidatua egingo da, Gaztaren Interpretazio zentroko kideekin, eta zentzumen-parametro ezberdinak puntuatuz gazta onena aukeratuko dute partaideek guztien artean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.