Igartubeitiko dolarea martxan dago berriz bisitarien gozamenerako. LIMIA

Ezkio-Itsaso

Sagardo Asteaz gozatzeko aukera anitzak Igartubeitin

Baserriko prentsaketa zuzenean ikusteko urteko une bakarra da, kirikoketa erakustaldiak eta bisita antzeztuak ere izango dira

Cristina Limia

Ezkio-Itsaso.

Jueves, 12 de octubre 2023, 21:14

Sagarraren zapore eta usainak Igartubeitiko txoko guztiak betetzen ditu egun hauetan. Asteartean Sagardo Asteari eman zioten hasiera Ezkioko baserri museoan eta datorren asteartera arte ekintza anitzetaz gozatzeko aukera izango da bertan. Hitzordu honetan, duela mendeetako jarduera honen lekuko izan daiteke, dolarea martxan eta sagarraren prentsaketa zuzenean biziz. Azken hau aste honen baitan ikusi daiteke bakarrik urte osoan. Antzerkiak, kirikoketa erakustaldiak eta erakusketak ere izango dira. Museoak iraunkortasunarekin duen konpromisoarekin jarraituz, prentsatutako sagar guztia Ezkio-Itsasokoa izango da.

Publicidad

Bihar eta etzi sagar jotzearen kirikoketa talde bat izango da Igartubeitin. «Kirikoketa, sagarrak jotzean sortzen den erritmo soinua da», azaltzen dute.

Baserrian bizi izandako pertsonaien bitartez Igartubeiti ezagutzeko aukera ere egongo da. Asteburuan, antzezpenak izango dira. Urretxu-Zumarragako Karmakros antzerki taldeak eta Amaia Ruiz de Galarretak, aktore tolosarrak, Kortaberria familia XVII. mende hasieran baserrian bizi izandakoa antzeztuko dute.

Igartubeitiko sagarrondo erako sagar mota ezberdinen erakusketa ere izango da.

Egun hauetan Igartubeitira hurbiltzen direnak, euskal kultura eta sukaldaritzaren jatorria eta berezitasuna ezagutzeko aukera izango dute baita, 'Mundua 4 zaporetan margotuta' erakusketaren bitartez.

Ekintzetako plazak mugatuak direnez, aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da, telefonoz 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 zenbakietara deituz edo posta elektronikoz igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad