Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Tolarean lanean aurtengo Sagardo Astean. LIMIA
'Sagarraren patsa berrerabiliz, biomaterialak' tailerra etzi Igartubeitin

Ezkio

'Sagarraren patsa berrerabiliz, biomaterialak' tailerra etzi Igartubeitin

Zerainlab-en lankidetzarekin antolatuta, doakoa izango da baina aurrez izena eman behar da

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Miércoles, 18 de octubre 2023, 21:02

'Sagarraren patsa berrerabiliz, biomaterialak' izeneko tailerra eskainiko dute larunbat honetan (16.30) Igartubeiti baserri museoan. Izan ere, Igartubeitiko Sagardo Asteko sagarren soberakinak berrerabilita plastikoen ordezkoak egiten ikasteko aukera izango dute parte hatzen duten guztiek. Ikastaroa Mirari Errondosorok (Kimuri) gidatuko du eta bai heldu eta bai haurrei dago zuzenduta, hau da, edonorentzako jarduera da.

Tailerra doakoa da eta Zerainlab-en lankidetzarekin antolatu dago. Hori bai, parte hartu ahal izateko aurrez izena eman behar da igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzita edota 943722978 telefonora deituta.

Larunbat honetako tailerra proiektu zabalago baten barruan dago sartuta, gainera. Zerainlabek antolatuta, Mirari Erredonsorok gidatuko du proiektua eta harekin biomateriala zer den eta egunerokotasunean sortzen dugun hondakin eta naturan bilaturiko elementuekin artelanak sortzeko pausoak azaldu nahi dira. Hori dela-eta, Bidania-Goiatz, Ezkio-Itsaso, Leintz-Gatzaga eta Zerainen urri eta azaroan zehar hainbat tailer egingo dituzte materiala sortzeko. Azaroaren 26an (11:00) berriz, elkarlan bat egingo dute Zeraingo kultur etxean proiektuari amaiera emateko.

Hala, larunbatean honetan Igartubeitin egingo den tailerraz gain, Zerainen azaroaren 2an (9:30, herri eskolan) eta 9an (16:30, Liztormendi elkartean) egingo dira tailerrak; Leintz-Gatzagan azaroaren 10ean (18:00, Gatz museoan) eta Bidania-Goiatzen azaroaren 18an (10:00, erabilera anitzeko gelan).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sagarraren patsa berrerabiliz, biomaterialak' tailerra etzi Igartubeitin