Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Ezkio

'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna Igartubeitiko dolarean

Urriaren 7an, Garazi Etxaburu dantzariak, Urbil Artola gitarra joleak, David Azurza konpositoreak eta Andoni Salamero olerkariak eskainita

A.U.

ezkio-itsaso.

Jueves, 28 de septiembre 2023, 21:28

Garazi Etxaburu dantzariak, Urbil Artola gitarra joleak, David Azurza konpositoreak eta Andoni Salamero, olerkaria eta esatariak 'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna eskainiko dute urriaren 7an, larunbatarekin, Igartubeiti baserriko dolarean. Jarduera iraila eta urrian zehar antolatu den Antioko Musikaldiaren baitan izango da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Sentiberatasuna ardatz, dantza, musika eta hitzaren bidez sagarrondoak izango dira protagonista, antolakuntzak aurreratu duenez. «Hauek, sagarrondoak, eta hauen itzalean baserritarrek izandako sentipenak eta bizipenak» jasoko dira, oharrak dioenez. Zentzu horretan, autobus zerbitzua izango da Zumarragako Elizkaletik irtenda 17:30ean.

Izen-ematea

Antolakuntzatik izen-ematearen garrantzia nabarmendu dute, edukiera kontuak direla-eta, baina baita ekitaldia aurrera eramatea errazteko. Hartarako, nahi duen orok 943 72 29 78 telefonora dei dezake edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna Igartubeitiko dolarean