Borrar
Antioko Musikaldiaren aurkezpen eguneko irudia.
'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna, urriaren 7an
Ezkio

'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna, urriaren 7an

Antioko Musikaldiaren baitan izango da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da Igartubeiti baserriko dolarean

J. A.

Miércoles, 13 de septiembre 2023, 13:26

Garazi Etxaburu dantzariak, Urbil Artola gitarra joleak, David Azurza konpositoreak eta Andoni Salamero, olerkaria eta esatariak 'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna eskainiko dute urriaren 7an, larunbatean, Igartubeiti baserriko dolarean. Jarduera iraila eta urrian zehar antolatu den Antioko Musikaldiaren baitan izango da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Sentiberatasuna ardatz, dantza, musika eta hitzaren bidez sagarrondoak izango dira protagonista, antolakuntzak aurreratu duenez. «Hauek, sagarrondoak, eta hauen itzalean baserritarrek izandako sentipenak eta bizipenak» jasoko dira, oharrak dioenez. Zentzu horretan, autobus zerbitzua izango da Zumarragako Elizkaletik irtenda 17:30ean.

Antolakuntzatik izen-ematearen garrantzia nabarmendu dute, edukiera kontuak direla-eta, baina baita ekitaldia aurrera eramatea errazteko. Hartarako, nahi duen orok 943 72 29 78 telefonora dei dezake edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Ziklo oparoa

Esan bezala, ez da Antioko Musikaldiaren baitan eskainiko den emanaldi bakarra. Pasa den astean, irailaren 2an eta 9an hurrenez hurren, 'Bach & «Bach»' eta 'Open Brass' ikuskizunak eskaini ziren. Horretaz gain, larunbat honetan Enrique Azurzak zuzendutako 'Kea Ahots' taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du eta datorren larunbatean, irailaren 23an, Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa artistek plazaratu berri duten 'Sustraien Matxinada' diskoa aurkeztuko dute. Zikloa borobiltzeko, aipatutako urriaren 7ko emanaldiaz gain, irailaren 30ean piano eta biolinerako errezitaldia eskainiko dute Steven Lin eta Blake Pouliotek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna, urriaren 7an