!['Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna, urriaren 7an Igartubeitin](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/09/15/87208747--1200x840.jpg)
Ezkio
'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna, urriaren 7an IgartubeitinSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna, urriaren 7an IgartubeitinJ. A.
Jueves, 14 de septiembre 2023, 21:30
Garazi Etxaburu dantzariak, Urbil Artola gitarra joleak, David Azurza konpositoreak eta Andoni Salamero olerkaria eta esatariak 'Sagarrondo txintxo, sagarrondo on!' ikuskizuna eskainiko dute urriaren 7an, larunbatean, Igartubeiti baserriko dolarean. Jarduera iraila eta urrian zehar antolatu den Antioko Musikaldiaren baitan izango da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Sentiberatasuna ardatz, dantza, musika eta hitzaren bidez sagarrondoak izango dira protagonista, antolakuntzak aurreratu duenez. «Hauek, sagarrondoak, eta hauen itzalean baserritarrek izandako sentipenak eta bizipenak» jasoko dira, oharrak dioenez. Zentzu horretan, autobus zerbitzua izango da Zumarragako Elizkaletik irtenda 17:30ean.
Antolakuntzatik izen-ematearen garrantzia nabarmendu dute, edukiera kontuak direla-eta, baina baita ekitaldia aurrera eramatea errazteko. Hartarako, nahi duen orok 943 72 29 78 telefonora dei dezake edota igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.
Esan bezala, ez da Antioko Musikaldiaren baitan eskainiko den emanaldi bakarra. Pasa den astean, irailaren 2an eta 9an hurrenez hurren, 'Bach & «Bach»' eta 'Open Brass' ikuskizunak eskaini ziren. Horretaz gain, larunbat honetan Enrique Azurzak zuzendutako 'Kea Ahots' taldeak zuzeneko emanaldia eskainiko du eta datorren larunbatean, irailaren 23an, Garikoitz Mendizabal eta Gorka Hermosa artistek plazaratu berri duten 'Sustraien Matxinada' diskoa aurkeztuko dute. Zikloa borobiltzeko, aipatutako urriaren 7ko emanaldiaz gain, irailaren 30ean piano eta biolinerako errezitaldia eskainiko dute Steven Lin eta Blake Pouliotek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.