Borrar

Ezkio

Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea zabalik ostirala arte

Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako udalekuak ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango dira aurten

C. L.

Ezkio-itsaso.

Martes, 28 de marzo 2023, 21:55

Uemaren Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea ostiral honetan, martxoak 31, amaitzen da. Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako udalekuak dira eta aurten, Orozkotik-Dimara (Bizkaia) arteko bidea egingo dute udalekuan parte hartuko duten 120 lagunek. Bizkaiko lau herritatik pasatuko da udalekua –Orozko, Areatza, Otxandio eta Dima–, herri bakoitzean bi gau pasatuko dituzte, eta heri batetik bestera oinez mugituko dira.

Ekainaren 26tik uztailaren 4ra izango da aurtengo edizioa, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea; zehazki, martxoaren 31ra arte izango da horretarako aukera. Uemak izena emateko hiru bide jarri ditu: batetik, Internet bidez egin ahal izango da eskaera; bestetik, 943 81 66 99 telefono zenbakira deituta; eta horrez gain, datuak arnasguneak@uema.eus helbide elektronikora bidalita ere bai.

Udaletxeko hainbat ohar

Ezkioko Jai Batzordeak errifak atera ditu eta herriko ostatu eta tabernetan jarri ditu salgai. Udaletxean ere badaudela jakinarazten dute. Bestalde, Aste Santuko bi asteetan, Herri Eskola atzeko apar- kalekua irekita egongo dela kotxeak aparkatu ahal izateko iragarri dute udaletxetik. Gainera, Pazko astean ez da gimnasioko monitorea egongo.

Honi gehitu diote Topa ostatua itxita egongo dela apirilaren 10etik 16ra (biak barne).

Garbigunea zikina

Udaletxetik ohar baten bitartez jakinarazi dute «atzo goizean Ezkioko Garbigune eta ingurua oso zikina zegoela esan digute. Denon laguntza eta ardura eskatzen da inguru hori txukun edukitzeko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salto! udaleku ibiltarian izena emateko epea zabalik ostirala arte