Ezkio
San Bartolome jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean ItsasonSecciones
Servicios
Destacamos
Ezkio
San Bartolome jaiak ospatuko dituzte bihartik igandera bitartean ItsasonA.N.
ezkio-itsaso.
Lunes, 21 de agosto 2023, 21:18
Bost eguneko festak ospatuko dituzte Itsason bihartik aurrera. 18:00etan pilota expres txapelketa antolatuko da eliza atarian eta 21:00etan herri-afaria egingo da.
Ostegunean, zaindariaren egunean, eguerdian Meza Nagusia eskainiko da eta, ondoren, toka txapelketa antolatuko da. Arratsaldean, umeentzako jolasak eta txokolatada egongo dira 18:00etan, eta 19:15ean Sergio magoaren ikuskizuna izango da. 21:00etan zahagi ardoa egingo da eta 22:30ean Desgaraian taldearen emanaldia.
Ostiralean, mus txapelketa antolatuko da 16:00etatik aurrera, 21:00etan parrilla festa egingo da eta, ondoren, Alaiki taldearen emanaldia.
Larunbatean, mendi bizikleta martxa egingo dute 16:30etan. Gainera, 19:30ean paella lehiaketa herrikoia hasiko da eta 21:00etatik aurrera Dj Iñigo Etxenikerekin dantzaldia.
Igandean, meza izango da 11:00etan, ondoren txarangak alaituko du giroa eta 13:00etan herriko ondareari buruzko emanaldia eskainiko da.
San Bartolome jaiak hala bukatuko badira, ere itsasoarrentzat izango da gero beste hitzordu garrantzitsu bat. Izan ere, Kizkitzako Amaren Eguna ospatuko dute irailean. Festa eta giro bikaina izaten da baseliza inguruetan bai Ezkio-Itsaso eta baita inguruko herrietako bizilagun ugari gerturatzen direlarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.