Ezkio-Itsaso
San Pedro jaietan murgilduko da Ezkio asteburu honetanEzkio-Itsaso
San Pedro jaietan murgilduko da Ezkio asteburu honetanC. L.
Ezkio-itsaso.
Miércoles, 14 de junio 2023, 22:12
Jaigiroa nagusi izango da asteburu honetan Ezkio-Itsason San Pedroetarako prestatu den egitarauaren eskutik. Izan ere, bihar arratsaldetik aurrera, festetan murgilduko dira ezkiotarrak. Arratsaldeko seietan emango zaie hasiera aurtengo festei txupinazoaren bidez. Jarraian, herriko sagardogileen sagardo dastaketa izango da musikariek alaituta. Eguneko hurrengo hitzordu nagusia Ogitartekoak Ganbara guraso elkartearen eskutik udaletxeko beheko aretoan jokatuko den mus txapelketa izango da. 21:30ean emango zaio hasiera, eta izen-ematea 21:00etan zabalduko da. Bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira eta lehen hiru bikoteentzat izango dira sariak. Irabazleek bildutako diruaren %50, txapela, bi ardo botila eta bi gazta laurten eskuratuko dituzte; bigarrenek bildutakoaren %30, bi ardo botila eta 2 gazta laurden; eta hirugarrenek %20, bi ardo botila eta 2 gazta laurden. Lehenengo eguna biribiltzeko erromeria izango da Mugi Panderoa taldearekin.
Publicidad
Larunbatean goiz zabalduko da egitaraua, 11:30ean haurrentzat antolatu den toka txapelketarekin. 12:30ean helduei zuzendurikoa hasiko da. 13:00etatik aurrera poteoa izango da trikitilariekin eta ondoren herri bazkaria eta bingoa. Bazkaria alaitzeko, Sustrai Colina eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak eta Intxausti eta Larrañaga trikitilariak arituko dira.
Arratsaldean, berriz, umeentzako zirku tailerra izango da 17:30ean hasita. Gau aldera ogitartekoak eskuragarri izango dira eta jaien lehen zatia ongi amaitzeko, Iratzar musika taldearen emanaldia.
Jaiei berriro ere hilaren 29an helduko zaie, San Pedro egunarekin hain zuzen ere. Egun horertan, meza izango da 11:00etan eta ondoren lunch herrikoia. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, haur eta gazteentzat jolasak egingo dira, 18:00etan txokolatada eta 19:00etan hasita, patata tortila lehiaketa.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.