Borrar
Aspaldiko ohiturari eutsiko diote herrian.
Ezkio-Itsaso: Santa Ageda bezperan koplak abestera irtengo dira herritarrak
Ezkio-Itsaso

Santa Ageda bezperan koplak abestera irtengo dira herritarrak

Entsegu bakarra antolatu da, otsailaren 2an, osteguna

C.L.

Ezkio-Itsaso.

Martes, 24 de enero 2023, 22:51

Ohitura zaharrari eutsiz, Ezkio-Itsasoko Udalak Santa Agenda bezperan kopla zaharrak abestera irteteko gonbita luzatu nahi die herritar guztiei. Otsailaren 4rako plana honako hau da: arratsaldeko seietan udaletxe aurrean elkartu eta bertan hasiko dira koplak, zaharrak eta berriak, kantatzen Imanol Intsausti trikitixa eta Iñaki Larrañaga panderoa jotzen ari direla. Gero Santa Luzian (Etxeberrialde-Miranda, Errekabarrena, Iturgain...) jarraitu eta Ezkioko kaskora igoko dira. Azkenean Argindegi ostatuan bukatuko dute hantxe afari-legea egiteko. «Ez dugu dirurik eskatzen, baina bai zuen parte-hartzea!», diote Udaletik.

Parte hartzeko gutxieneko adina 12 urtekoa izango da eta entsegu bakarra egingo dute, otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko zazpietan udaletxean. Afarirako izena emateko udaletxera deitu behar da (943 72 13 03), urtarrilaren 31rako. Afariaren prezioa 20 eurokoa izango da helduen kasuan, eta 10 eurokoa txikienean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Ageda bezperan koplak abestera irtengo dira herritarrak