C.L.
Ezkio-Itsaso.
Martes, 24 de enero 2023, 22:51
Ohitura zaharrari eutsiz, Ezkio-Itsasoko Udalak Santa Agenda bezperan kopla zaharrak abestera irteteko gonbita luzatu nahi die herritar guztiei. Otsailaren 4rako plana honako hau da: arratsaldeko seietan udaletxe aurrean elkartu eta bertan hasiko dira koplak, zaharrak eta berriak, kantatzen Imanol Intsausti trikitixa eta Iñaki Larrañaga panderoa jotzen ari direla. Gero Santa Luzian (Etxeberrialde-Miranda, Errekabarrena, Iturgain...) jarraitu eta Ezkioko kaskora igoko dira. Azkenean Argindegi ostatuan bukatuko dute hantxe afari-legea egiteko. «Ez dugu dirurik eskatzen, baina bai zuen parte-hartzea!», diote Udaletik.
Publicidad
Parte hartzeko gutxieneko adina 12 urtekoa izango da eta entsegu bakarra egingo dute, otsailaren 2an, osteguna, arratsaldeko zazpietan udaletxean. Afarirako izena emateko udaletxera deitu behar da (943 72 13 03), urtarrilaren 31rako. Afariaren prezioa 20 eurokoa izango da helduen kasuan, eta 10 eurokoa txikienean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.