Borrar

Ezkio-Itsaso

Santa Ageda bezperan kantu kantari irtengo dira ezkiotarrak ohitura betez

El Diario Vasco

Ezkio-Itsaso.

Lunes, 22 de enero 2024, 21:51

Ohitura zaharrak betez, datorren otsailaren 4an, igandearekin, kopla kantari atzeratzeko asmoa dago Ezkion. Honakoa da plana eta herritar guzti-guztiak kopla zaharrak abestera gonbidatuta daude: Goizeko 11:30ean Argindegi ostatuan elkartu eta pintxo bat jango dute. Bertan hasiko dirra koplak –zaharrak eta berriak– kantatzen Imanol Intsaustik eta Iñaki Larrañagak trikitixa eta panderoa jotzen duten bitartean. Gero Santa Luzian ibiliko dira, goiza Topan bukatzeko asmoarekin. Hantxe egingo dute bazkari-legea eta ondoren erromeria izango da trikitilariekin.

Parte hartzeko gutxienez 12 urte izan behar da. Izena emateko udaletxera deitu behar da (943 72 13 03) urtarrilaren 31rako. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa izango da helduentzat eta 10ekoa adin txikikoentzat.

Liburu aurkezpena

Luis Alberdi Sudupe arkitektu eta ikerlariak 'Arquitectura del caserío en Gipuzkoa' liburuaren aurkezpena egingo du larunbat honetan Igartubeiti baserri museoan. Goizeko 11:30ean izango da eta asistentzia konfirmatu behar da. Alberdi Suduperen liburu honek baserriaren arkitekturak Gipuzkoan historian zehar izan duen bilakaeraren kronologia azaltzen du, XIII. mendetik XX.era.

Talo ikastaroa

Bestalde, larunbatean bertan, baina arratsaldez, Ezkioko frontoian talo ikastaroa eskainiko da Guraso Elkarteak antolatuta. Taldetan banatuta burutuko da. Hasteko, 16:00etatik 16:30era 3 eta 6 urte bitarteko haurrak arituko dira; 16:30etik 17:00etara, 7 eta 12 urte bitartekoak; eta 17:00etatik 17:30era, berriz, helduak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Ageda bezperan kantu kantari irtengo dira ezkiotarrak ohitura betez