Borrar
Sagardo dastaketarekin martxa hartu zuten atzo San Pedro jaiek.
Santa Lutziko San Pedro jaiek martxa hartu dute dagoeneko
Ezkio-Itsaso

Santa Lutziko San Pedro jaiek martxa hartu dute dagoeneko

MIRYAM GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 24 de junio 2022, 23:23

Txupinazoa bota eta sagardo dastaketarekin hasi ziren atzo Ezkioko San Pedro jaiak, giro ederrean, festa gauera arte luzatu zelarik DJ Andoniren esku. Giro bikaina egon zen lehenengo egunean eta gaur honekin jarraitzeko intentzioa dute herritarrek.

Jaiek aurrera egingo dute goizeko 12:00etan, haurrentzako jokoak hasiko direlarik: pin pon, boloak, diana... Eta hauekin batera ere Toka txapelketa egingo da. Gainera, San Migeletan egin zen bezala, San Pedro jai hauetan ere herriko artisau eta artisten erakusketa egongo da udaletxean ikusgai.

Jarraian poteoa hasiko da trikitilariekin eta arratsaldeko 14:00etan Herri Bazkaria izango dugu plazan, honetan 96 heldu eta 21haur izango ditugularik. Bazkariko giroa alaitzeko Colina eta Peñagarikano bertsolariak, eta Intxausti eta Larrañaga trikitilariak ere izango ditugu.

Bazkaria amaitzerakoan, haurrek zirku tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, eta gaua aldera, ogitartekoak eskuragarri egongo dira berriro ere Ganbara Guraso elkartearen eskutik, eta Laiotz taldearen kontzertua.

Bihar eguerdian, Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren 'Bi burukoaizkora' liburuaren aurkezpena egongo da (Iturbe anaien lanaren historia); eta ondoren, Mitxelena etxean (Txoritegi) kokatuta dagoen tailerra ikusteko aukera zabalduko da.

San Pedro eguna

Asteazkenean, San Pedro eguna ospatuko da aurtengo festei bukaera emanez. Egun honetan goizeko 11:00etako meza ondoren, luntx herrikoia egongo da Santa Lutziko plazako karpan bertaratutako guztientzat.

Arratsaldeko 17:00etan haurrentzako puzgarriak egongo dira, ondoren, txokolatada, eta jaiak agurtzeko arratsaldeko 19:00etan tortilla lehiaketa hasiko da herrian. Gozatu jaiak!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Lutziko San Pedro jaiek martxa hartu dute dagoeneko