GALILEA
Jueves, 10 de noviembre 2022, 00:03
Goimen Elkarteak Ezkio-Itsaso herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketak egiten ditu hilabetero eta azaroari dagokiona hilaren 15ean, izango da.
Publicidad
Goimenek herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa egiten du hilabetero, hirugarren asteartean eta datorren astean Ezkio-Itsasokoak jasoko dira.
Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko aukera egongo da honetan, Udalak aurrez itxitura bat egingo duelarik bilketa puntuetan, Ezkio-Itsasori dagokionez puntu hauek errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean kokatuko dira, orain arte egin den bezala.
Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira. Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta bidoiak ezin direla atera gogoratzen da.
Informazio gehiago jasotzeko zuzenean Goimenekin kontaktuan jartzeko aukera dago eta Udaletxera deitu 943 72 13 03 telefono zenbakira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.