Ezkio

Silon bolen plastikoak hileko hirugarren asteartetan jasoko dira

El Diario Vasco

ezkio-itsaso.

Jueves, 14 de septiembre 2023, 21:29

Goimen elkarteak plazaratu ditu jada silo-bolak egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa zerbitzuaren datak. Bilketa hilean behin egingo da, ohi bezala, hileko hirugarren asteartean, eta beraz, jadanik izendatuta daude hilabete bakoitzeko egunak: irailak 19, urriak 17, azaroak 21, abenduak 19, urtarrilak 16, otsailak 20, martxoak 19, apirilak 16, maiatzak 21 eta ekainak 18.

Publicidad

Plastikoa bezperan, hau da, astelehenean atera beharko da ezarritako puntuan. Ezkio-Itsasoren kasuan, autobus geltoki aldamenean, Uribar parean, utzi beharko dira, errepide baztarrean.

Honako hauek kontuan izateko eskatzen dute Goimenetik: Birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak ez ateratzea eska-tzen da; plastiko bidoirik ere ez. Izan ere, plastikozko sokak, beste plastikoetatik bereiztuz, aparte atera behar dira, bi multzo eginez: batean plastikoa, bestean sokak. Mineralen zakuak atera ahal dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Argitasun gehiago nahi izanez gero, Goimneko 943 16 12 44 telefonora edota udaletxera bertara deitu daiteke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad