Borrar
Sukaldaritza tailerra izan da lehenengo ekintza. ELORRI ZABALO
Sukaldatzea, musika, eskulanak edo zeramika lehenengo asteko egitarauan
Ezkio-Itsaso

Sukaldatzea, musika, eskulanak edo zeramika lehenengo asteko egitarauan

Astelehenean martxa hartu zuten Itsasoko udalekuak, aurtengoan bost asteetan zehar ekintza desberdinak egongo direlarik

GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Miércoles, 29 de junio 2022, 00:13

Aurtengoan ere herriko haurrek ederki pasatzeko aukera dute Itsason, honetarako antolatu diren udalekuetan, bertan ekintza, jolas eta jarduera desberdinetan parte hartzeko aukera dutelarik. Bost asteetan zehar aurrera eramango dira aurtengo udaleku hauek, bakoitzean ekin-tza desberdinak ospatuz.

Astelehenean martxa hartu zuten udalekuek Itsason, Elorri Zabalo begiralearen gidaritzapean. Aste honetako jarduerak anitzak dira eta lehenengo egunekoa bikaina, honetan sukaldaritza tailerra eta ezagutza jolasak aurrera eraman dituztelarik. Itsasoko ostatuan bertan ospatu zuten sukaldaritza tailerra astelehenean goizean eta enpanadak eta patata frijituak egiten ikasi zuten, parte hartzen ari diren bost haur hauek.

Atzo berriz dantza eta musikarekin aritu ziren gustura herriko txikiak.

Egitaraua

Aste honetako egitarauarekin aurrera eginez, eskulanak eta pintura izango dira gaurko goizean zehar aurrera eramango direnak; bihar jolas kooperatiboetan ari-tzeko aukera izango dute haurrek eta astearekin amaitzeko, Pott keramikako tailerrera gerturatu eta bertan igaroko dute goiza,

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sukaldatzea, musika, eskulanak edo zeramika lehenengo asteko egitarauan