Borrar
Tailerretan parte hartzeko aukeraz gain, bisita bereziak ere aurrera eramaten dira baserrian. GALILEA
Tailer bereziak astean zehar eta baserrira bisitak, udako eskaintzan

Tailer bereziak astean zehar eta baserrira bisitak, udako eskaintzan

'Ehundu' eta 'Egin ezazu zure sagar zukua' dira udan zehar burutzen ari diren familientzako bi tailerrak

MIRYAM GALILEA

ezkio-itsaso.

Jueves, 28 de julio 2022, 00:04

Ekintza bereziak egiten ari dira uda honetan Igartubeiti baserri museoan eta hauen artean bi tailer edo esperientzia ditugu: 'Ehundu' eta 'Egin ezazu zure sagar zukua', bestelako bisita bereziekin batera.

Uztaila eta abuztuko asteazkenetan, 'Ehundu!' familientzako tailerra burutzen ari dira Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoan. Tailerrak goizeko 11:30ean hartzen du martxa eta 13:00ak bitartean luzatzen da. Parte hartzaileek tailer honetan ehungintza lanbidea, lihoaren landarea ehun bihurtzeko prozesua eta oihal baten oinarrizko egitura ezagutzeko aukera dute. Gainera, bakoitzak bere oihala ehungailuan sortuko du.

Tailer hauetan parte hartzeko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa izango da, honetarako, 943 72 29 78 edota 943 72 51 07 telefono zenbakietara deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus-era idatzi.

Bestalde, 'Egin ezazu zure sagar zukua' esperientzia, sagardoa egiteko modu tradizionalean oinarrituta dago. Hau ere uztailean eta abuztuan antolatzen ari da, ostiralero goizeko 11:30etik 12:30era. Bihar konkretuki uztaileko azkena izango da Igartubeitin.

Esperientzia sentsorial eta dinamiko honetan, sagarren usaina sentitu ahal izango da, pisoiekin eskuz zapaldu aurretik. Kirikoketako musika-erritmoak praktikatuko dira. Sagarra prentsatu ondoren, bere zukua dastatzeko aukera dago.

Tailer honetan parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea, 943 72 29 78 edo 943 72 51 07 telefonoetan eta igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidean.

Bisitak

Igartubeiti Baserri Museoko ordutegia, urriaren 31a bitartean, ondorengoa da: asteartetik larunbatera eta jaiegunetan goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak bitartean. Igandetan berriz, goizeko 10:00etatik 14:00ak arte dago zabalik; astelehenetan itxita.

Museoa nork bere aldetik bisita daiteke, baserriaren deskribapen formala azaltzen duten eta XVI. mendeko baserriaren bizitza kontatzen duten QRak eskaneatuz, bisitaria garaiko atmosferan murgiltzen laguntzen duten kontakizun sortzaile eta literarioen bidez. Baina azalpen zehatzagoak jaso nahi izanez gero, edo baserriaren inguruan egon daitezken zalantzak argitu adibidez, bisita gidatua ere egin daiteke: goizeko 11:00etan euskaraz, 12:30ean gaztelaniaz, eta arratsaldeko 17:00etan euskaraz edo gaztelaniaz.

Bestalde, Igartubeitiko sarrera, Zumalakarregi Museoarekin bateratua ere eskaintzen da oraingoan. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak gure oraina ulertzeko gakoak proposatzen ditu, XIX. menderako bidaia dinamiko baten bidez, aldaketa sozial, kultural, ekonomiko eta politiko handien eta mundu garaikidearen hasieraren garaia.

Familian

Haurrek bisita ludiko batean parte hartzeko aukera dute baserri barruan. Beren piko-pikoak muntatu ondoren, objektuak aurkituz eta haiei buruz ikasiz dibertitzen direla aitortzen dute museotik.

«Familiek baserriko ohiturak modu atsegin eta dibertigarrian ezagutuko dituzte, museoaren barnealdean eta kanpoaldean proba entretenigarriak eginez», diote. Interesatuek familiaren liburuxka museoko harreran jaso eta jarduera egin dezakete beren kasara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tailer bereziak astean zehar eta baserrira bisitak, udako eskaintzan