Borrar
Egin ezazu zure sagar zukua bisita berezia. GALILEA
Tailer eta bisita bereziak asteburuan museoan

Tailer eta bisita bereziak asteburuan museoan

GALILEA

ezkio-itsaso.

Jueves, 22 de septiembre 2022, 22:57

Urola Garaia Turismoak Basque Tour-ekin eta Gipuzkoa Turismorekin lankidentzan, Industria Turismoari buruzko jardunaldia antolatu du asteburu honetarako, prestatutako tailer eta bisita berezi hauetako batzuk Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan aurrera eramango direlaik.

«Ezagutu Industria Turismoa barrutik- Ate irekiak, lelopean, larunbatean eta igandean eskualdeko baliabide ezberdinetarako doako bisitaldiak antolatu dira interesa duen herritar orok industria ondarea ezagutu dezan. Bisitak, bakarka, taldean nahiz familian egiteko planak izango dira. Aurrez, ostiralean, Industria Turismoari buruzko solasaldia burutuko dute profesionalentzat.

Igartubeiti

Proiektu honen barruan 'Egin ezazu zure sagar zukua' familiei zuzendutako tailerra eta baserri-dolarera bisita bereziak aurkitzen ditugu.

Horrela, larunbatean goizeko 11:00etan 'Dolarea, zurezko tramankulu mekanikoa' bisitan parte hartu ahalko da; eta 11:30ean hasiko da familientzeko tailerra. Arratsaldeko 17:00etan beste bisita gidatu bat egongo da.

Igandean berriz, goizeko 11:00etan eta 12:30ean hasiko dira bisita bereziak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Tailer eta bisita bereziak asteburuan museoan