Borrar
Traste zaharren bilketa hilaren 22an izango da. GALILEA
Ezkio: Traste zaharren bilketa irailaren 22an izango da
Ezkio

Traste zaharren bilketa irailaren 22an izango da

Arratsaldeko 21:00etatik aurrera atera ahalko dira, egunean bertan, zabor guneetan utziz

GALILEA

Miércoles, 7 de septiembre 2022, 00:04

Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du herriko traste zaharren bilketa, eta irailari dagokiona hilaren 22an izango da.

Jakina denez hilabetean behin jasotzen dira Ezkio-Itsason traste zaharrak, eta gogoratu behar da hauek ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dagoela. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, egunean bertan, arratsaldeko 21:00etatik aurrera.

Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi.

Atera daitezken materialak ondorengoak izango dira: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.

Gogoratzen da imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera ere badagoela herrian, honetarako bideratuta dagoen zaborrontzi bakarra Ezkio-Itsasoko udaletxean kokatuta dagoelarik.

Informazio gehiagorako udaletxeko telefono zenbakia: 943 72 13 03.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Traste zaharren bilketa irailaren 22an izango da