Traste zaharren bilketa hilaren 24an izango da.
Ezkio-Itsaso

Traste zaharren bilketa azaroaren 24ean egingo du Sasietak

GALILEA

Ezkio-Itsaso.

Viernes, 11 de noviembre 2022, 22:55

Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du herriko traste zaharren bilketa, eta azaroari dagokiona hilaren 24an egingo da.

Publicidad

Hilabetean behin jasotzen dira Ezkio-Itsason traste zaharrak, eta gogoratu behar da trasteak ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dagoela. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, egunean bertan, arratsaldeko 21:00etatik aurrera.

Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi. Egun honetarako atera daitezkeen materialak ondorengoak izango dira: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.

Tonerrak

Imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera ere eskaintzen da Ezkio-Itsason, hauek jasotzeko gune bakarra udaletxean bertan kokatuta dagoelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad