![Traste zaharren urriko bilketa hilaren 27an aurrera eramango da](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/04/media/cortadas/76771333--1248x852.jpg)
![Traste zaharren urriko bilketa hilaren 27an aurrera eramango da](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202210/04/media/cortadas/76771333--1248x852.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Martes, 4 de octubre 2022, 00:07
Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du herriko traste zaharren bilketa, eta urriari dagokiona hilaren 27ean izango da.
Jakina denez hilabetean behin jasotzen dira Ezkio-Itsason traste zaharrak, eta gogoratu behar da hauek ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dagoela. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, egunean bertan, gaueko 21:00etatik aurrera.
Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi.
Aldi berean ere, kontutan izan atera daitezken materialak ondorengoak direla: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.
Imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera ere badagoela herrian, honetarako bideratuta dagoen zaborrontzi bakarra Ezkio-Itsasoko udaletxean kokatuta dagoelarik. Informazio gehiagorako Ezkio-Itsasoko udelatxeko telefono zenbakira deitu: 943 72 13 03.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.