Ezkio-Itsaso

Traste zaharren urriko bilketa hilaren 27an egingo da

Aldi berean ere, kontutan izan atera daitezken materialak ondorengoak direla: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere

GALILEA

Domingo, 16 de octubre 2022, 00:05

Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du herriko traste zaharren bilketa, eta urriari dagokiona hilaren 27ean izango da. Gogoratu behar da hauek ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dagoela. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, egunean bertan, 21:00etatik aurrera.Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi.

Publicidad

Aldi berean ere, kontutan izan atera daitezken materialak ondorengoak direla: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.

Imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera ere badago herrian, honetarako bideratuta dagoen zaborrontzi bakarra Ezkio-Itsasoko udaletxean kokatuta dagoelarik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad