![Ezkio-Itsaso: Traste zaharren uztaileko bilketa gaur egingo da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/28/media/cortadas/75267061--1248x852.jpg)
![Ezkio-Itsaso: Traste zaharren uztaileko bilketa gaur egingo da](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/28/media/cortadas/75267061--1248x852.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
GALILEA
Jueves, 28 de julio 2022, 00:04
Sasieta Mankomunitateak, orain arte egin izan duen bezala, hilaren laugarren ostegunean egingo du herriko traste zaharren bilketa, eta uztailari dagokiona gaur arratsaldeko azken orduan izango da.
Hilabetean behin jasotzen dira Ezkio-Itsason traste zaharrak, eta gogoratu behar da trasteak ezin direla edozein ordutan atera eta hauentzako ere leku zehatz bat dagoela. Horrela, herrian zehar kokatuta dauden zabor-guneetan utzi ahalko dira, gaur bertan, 21:00etatik aurrera.
Sasietatik azpimarratu nahi dute trasteak edukiontzien kontra ez direla utzi behar, pasabidea ezin dela oztopatu eta edukiontzien erabilpena ere ezin dela galerazi.
Atera daitezken materialak ondorengoak izango dira: altzariak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozgailuak, ordenagailuak, telebistak...) eta bestelako traste erabilezinak ere.
Gogoratzea ere imprimagailuetako tonerrak birziklatzeko aukera dagoela herrian, honetarako bideratuta dagoen zaborrontzi bakarra Ezkio-Itsasoko udaletxean kokatuta dagoelarik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.