Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 28 de octubre 2022, 00:15
Lehenengo aldia ez da Ezkio-Itsasoko Udalak bando bat luzatzen duela txakurren jabeen atentzioa deitzeko asmoz. Azaltzen dutenez, berriro ere kexa ugari jasotzen ari dira bai txakur eta baita katuek eragiten dituzten kalteen inguruan eta horrezkero arautegia betetzea eskatzen diete jabeei.
Nahiz eta txakurren aisialdirako herriko Udalak guneak egokitu zituen bere egunean, herriko guneetan kexak jarraitzen dutela aitortzen du Udalak. Horrela, herriko guneetan txakurrek eragindako eragozpenengatik (libre ibiltzen, ez direlako kakak jasotzen...) geroz eta kexa gehiago jasotzen ari dira. Aldi berean ere, oraingo honetan katuek eragindako eragozpenengatik (kasu honetan gehien bat kontrolik gabe ugaltzen direlako) jasotzen dira kexak udaletxean.
Hau kontutan hartuta, Udaletik jakinarazten da, ekainaren 30eko 9/2022 Legeak, etxeko animaliak babesteari buruzkoak oso garbi honako hau xedatzen duela: animalia baten titularra edo arduraduna izango dela animalia horren babesaren, ongizatearen eta sortzen dituen kalteen erantzulea; animaliak beti kontrolpean eduki beharko dituela, arreta eta zaintza egokia emanez eta animalien kontrolik gabeko ugalketa saihesteko neurriak hartzera behartuta dagoela.
Aldi berean ere gogoratzen da debekatuta dagoela animalien kakak bide eta plaza publikoetan, haur-parkeetan, lorategietan etabar, eta oro har, apaindutako edota pertsonen pasadizorako den edozein lekuetan uztea, kaka berehala jasoz. Txakurren kasuan, hiriko bide eta espazio publikoetan, baita higiezin kolektiboen zatoi komunetan ere, animaliaren ezaugarrietara egokitutako uhalez lotuta egongo direla gogoratzen da, gehienez ere bi metroko luzerarekin.
Txakur edo katuak dauzkatenei eskatzen zaie zuzen bete dezatela aipaturiko arautegia, adieraziz Udalak gai honi dagoion jarraipena egiteko jarraituko duela arautegia bete dadin, horretarako dituen tresna guztiak erabiliz, zigortzaile-espedientea barne.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.