MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Viernes, 24 de junio 2022, 00:09
Bi urte ospakizunik gabe igaro ondoren, bueltatzen dira San Pedro jaiak Ezkio-Itsasora, hauek gaur arratsaldean martxa hartuko dutelarik egitarau dotore batekin.
Publicidad
Arratsaldeko 18:00etan txupinazoa bota eta jarraian sagardo dastaketa hasiko da Santa Lutzia auzoan, musikarekin alaitua. Behin martxa hartuta, poteoarekin jarraituko du festak eta arratsaldeko 21:00ak inguru, ogitartekoak eskainiko ditu Ganbara Guraso elkarteak bertan afaldu nahi dutenentzat. Mus txapelketari helduko diote aurtengoan ere, ohitura den bezala, izena ematea 21:00etan zabaldu eta ordu erdi beranduago hau hasiko delarik. Azkenik, eta eguna amaitzeko, gaueko 23:00etan DJ Andoniren saioa hasiko da.
Bihar, hilak 25, goizeko 12:00etan haurrak izango ditugu protagonistak, hauentzako jokoak faltako ez direlarik: pin pon, boloak, diana... Eta hauekin batera ere Toka txapelketa egingo da. Gainera, San Migeletan egin zen bezala, San Pedro jai hauetan ere herriko artisau eta artisten erakusketa egongo da udaletxean ikusgai.
Jarraian poteoa egongo da trikitilariekin eta arratsaldeko 14:00etan herri bazkaria hasiko da, bertan parte hartzeko tiketak herritarrek aurretik erosi dituztelarik. Guztira ia 120 lagunek parte hartuko dute aurtengoan, 96 heldu eta 21haur izango ditugularik plazan. Eta bazkariko giroa alaitzeko Colina eta Peñagarikano bertsolariak, eta Intxausti eta Larrañaga trikitilariak gehituko dira festara.
Bazkaria amaitzerakoan, haurrek zirku tailerrean parte hartzeko aukera izango dute, eta gaua aldera, ogitartekoak eskuragarri egongo dira berriro ere Ganbara Guraso elkartearen eskutik, eta Laiotz musika taldearen kontzertua.
Publicidad
Igandean, eguerdian, Álvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren 'Bi burukoaizkora' liburuaren aurkezpena egongo da (Iturbe anaien lanaren historia); eta ondoren, Mitxelena etxean (Txoritegi) kokatuta dagoen tailerra ikusteko aukera zabalduko da.
Ekainaren 29an, datorren asteazkena, San Pedro eguna ospatzen dute ezkiotarrek aurtengo festei amaiera emanez. Egun honetan goizeko 11:00etako meza ondoren, luntx herrikoia egongo da plazako karpan bertaratutako guztientzat.
Publicidad
Arratsaldeko 17:00etan haurren unea iritsiko da berriro eta puzgarrietan ibiltzeko aukera izango dute; jarraian, txokolatada egingo da eta jaiak agurtzeko, arratsaldeko 19:00etan urtetan ospatu izan den tortilla lehiaketa hasiko da herrian.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.