![Udalekuak hasiko dira astelehenean Ezkion, 53 haurren parte hartzearekin](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/02/media/cortadas/74688858--1248x718.jpg)
![Udalekuak hasiko dira astelehenean Ezkion, 53 haurren parte hartzearekin](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202207/02/media/cortadas/74688858--1248x718.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
MIRYAM GALILEA
Ezkio-Itsaso.
Sábado, 2 de julio 2022, 00:06
Bertakoek eta inguruko haurrek parte hartzen dute Ezkioko Udaleku irekietan aurten, guztira hiru eta hamahiru urte bitarteko 50 neska eta mutil inguru izango ditugularik, hiru asteetan zehar, ekintza anitzetaz gozatzen. Udalekuek datorren astelehenean hartuko dute marcha, honetarako guztia prest dagoelarik.
Hiru urtetik hasi eta hamahiru bitarteko 53 haur eta gazteek parte hartuko dute aurtengo udalekuetan. Adinak desberdinak izanda, hiru taldetan banatuko dituzte hauek, talde bakoitzak bere begiraleak izango dituelarik: 3-5 urte bitarteko zortzi ume egongo dira alde batetik; 6-8 urte bitarteko hamabi ume; eta azkenik, 9-13 urte bitarteko 33 gaztetxok parte hartuko dute.
Haur eta gazte hauekin guztiekin lanean sei begirale izango ditugu, hauetako gehienak herriko udalekuetan ezagunak direlarik: Miren Arratibel, Xuban Elgarresta, Alaitz Arratibel, Lierni Iraeta, Josune Castaño, eta Ainhoa Segurola. Hauekin batera ere praktiketako begirale bat egongo da, Jon Arratibel hain zuzen.
Udalekuak astelehenetik ostiralera aurrera eramango dira, hiru asteetan zehar, goizeko 10:00etatik 13:00ak bitartean. Antola-tzaileek ohar batzuk luzatu diete haur eta gazteen gurasoei. Horrela, jakinarazi da bidali beharreko oharrak wassapez bidaliko direla; haurrek aldatzeko arropa eraman beharko dutela, poltsa fijo bat bertan utziz, eta arropari eta poltsari izena jarriz.
Bestetik, igerilekura joaten diren egunetan umeek eguzkitako krema emanda eraman beharko du eta mangitoak puztuta (behar diren kasuetan); ezinbestekoa da haurrak beren kantinplora eta hamaiketakoa eramatea. Antolatzaileek eskatzen dute ere umeen urtebetetze egunetan ezer ez eramatea. Azkenik, umeari buruzko informazio eta irudia erabiltzeko baimena sinatzea ezinbestekoa dela gogoratu nahi izan duten ere.
Ibur zalditegian udalekuak egongo dira uztaila eta abuztuan zehar. Udaleku hauek bost eguneko saioetan banatu dituzte, aste beteko iraupenarekin. Horrela, datak hurrengoak izango dira: uztailaren 4tik 8 ra; uztailaren 18tik 22ra; eta 25etik 29ra; abuztuaren 1etik 5era; 8tik 12ra eta azkenik 15etik 19ra. Ikastaro hauek goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean aurrera eramango dira, astelehenetik ostiralera, eta tokiak mugatuak izango dira. Aste beteko prezioa 300 eurokoa da; egun solteak izanez gero 75 euro, eta anai-arrebek parte hartzen badute %20 deskontua izango dute. Izena emateko 663 06 0011 eta 655 73 53 00 telefono zenbakiak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.