MIRYAM GALILEA
Sábado, 16 de julio 2022, 00:05
Aste beteko udalekuak aurrera eramateko aukera eskaintzen dute Ibur zalditegian udara honetan, baina klase tinko hauetaz aparte, beste udalekuetako haurrak ere gerturatzen dira bertara egun bateko ekintzak aurrera eramateko. Orain arte udalekuetako lehenengo astea aurrera eraman da Iburren, eta honetaz aparte Hernani edo Ezkioko udalekuetako haurrak ere bertan izan ditugu.
Publicidad
Hernaniko udaleku ibiltaritik hogeita zortzi gaztetxo eta lau begirale gerturatu ziren Iburrera aurreko astean, arratsaldez hiru orduko saioa aurrera eraman zutelarik. Honetaz aparte bertako udalekuetako lehenengo astea ere amaitu da eta ostegunean Ezkioko udalekuetako 3-8 urte bitarteko hogei gaztetxoen bisita ere jaso zuten.
Aurtengo udalekuak bost eguneko saioetan banatzen dira eta hurrengoa (bigarrena) datorren astean hartuko du martxa, hilaren 18tik 22ra. Bai uztaila eta baita abuztuan zehar egongo diren udalekuen datak ondorengoak dira: hilaren 25etik 29ra; abuztuaren 1etik 5era; 8tik 12ra eta azkenik 15etik 19ra. Ikastaro hauek goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean aurrera eramaten dira, astelehenetik ostiralera, eta tokiak mugatuak dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.